Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Sareinak / Agenda / Emakumeak Kontari XVI. Lehiaketa

Emakumeak Kontari XVI. Lehiaketa

Bilboko udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak antolatutako narrazio lehiaketa
Noiz 2009/04/08 12:00
2009/05/08 12:00
Non Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Saila
Harremanetarako Izena
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Informazio zehatzagoa jaso ahal izateko emakumeakkontari@gmail.com helbidera idatzi

Lehiaketaren oinarriak deskargatu (Pdf formatuan)

Oinarriak:

1. Parte-hartzaileak
16 urtetik gorako(2009 urtean beteta) emakume guztiek har dezakete parte, beste sariketaren batean saririk jaso ez duten argitaratu gabeko lan originalekin. Baldintza hauek epaimahaiak bere erabakia aditzera eman arte iraungo dute.

2. Gaia
Gaia librea izango da. Gaien planteamendua, estilo eta generoen aniztasuna eta hizkera ez sexista eta gizonezkoen eta emakumezkoen estereotipoez harago doana erabiltzea baloratuko da.

3. Euskaraz eta gaztelaniaz
Hizkuntza modalitate bi egongo dira: euskaraz eta gaztelaniaz. Ez da onartuko obra bera hizkuntza bietan.

4. Kontakizunen ezaugarriak
Lanak gehienez 12 orrikoak izango dira, DIN A-4 neurrikoak, makinaz idatziak tarte bikoitzarekin eta alde batetik bakarrik. Ordenadorez egindakoek ere baldintza horiek bete beharko dituzte. Letra Times New Roman motakoa izango da, 12 tamainakoa.

5. Aurkezteko eta bidaltzeko era
Narrazioen lau ale aurkeztuko dira egilearen identifikaziorik ez duen gutunazal itxian. Gutunazalean hauexek bakarrik agertuko dira: “Emakumeak Kontari”XVI. Narrazio Lehiaketa, aukeratutako modalitatea (euskaraz edo gaztelaniaz) eta izenburua.
Barruan beste gutunazal itxi bat sartuko da. Kanpoaldean aurreko gutunazaleko datu berberak jarriko dira eta barrualdean honako hauek:
•    Lanaren izenburua
•    Idazlearen izen-abizenak
•    NANaren fotokopia (edo balio bereko dokumentua atzerritarra izanez gero; pasaportea; egoitza-baimena...)
•    Helbidea eta harremanetarako telefonoa
•    Zinpeko aitorpena narrazioa originala eta argitaratu gabea dela, ez duela saririk irabazi beste lehiaketaren batean eta ez dela beste modalitateko hizkuntzatik egindako itzulpena.
•    Ez da inolaz ere onartuko posta elektronikoz bidalitako kontakizunik 

6. Aurkezteko epea eta lekua
XVI Concurso Relatos Emakumeak Kontari
Berdintasun,Lankidetza eta Hiritarren saila
Herritarren Informaziorako Bulego Nagusia
Ernesto Erkoreka plaza 1, behekoa
48007-Bilbo
Era berean, Bilboko barrutietako udaltegietako edozeinetan ere aurkeztu ahalko dira.
Aipatutako bulego guztietan jendearentzako ordutegia hauxe da: 8,30etik 14etara.
Zapatuan ere aurkez daitezke 8,30etik 14,00etara baina bulego nagusia baino ez.
Lanak aurkezteko epea 2009ko maiatzaren zortzian amaituko da.
Postaz bidalitako lanak seilu-markan agertzen den egunean aurkeztutzat joko dira.

7. Epaimahaia
Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren saileko zinegotzia, edo beronen ordezkoa izango da epaimahaiburua.
Epaimahaiak ez dio sari bat baino gehiago emango lehiakide bakoitzari.
Epaimahaiak oinarri hauek interpretatu eta arauak finkatuko ditu beharrezkoa denean eta ahalmen guztiak izango ditu sariak ematerakoan edota eman gabe uzterakoan. Epaimahaiaren erabakia ezingo da apelatu.

8. Epaia
Epaimahaiaren erabakia uztailean jakinaraziko da.Soilik irabazleek izango dute honen berri.

9. Sariak
Hauek izango dira BI sariak:
•    Lehenengo saria gaztelaniaz: 2.000 €
•    Lehenengo saria euskaraz: 2.000 €
Saritutako lanen jabea Bilboko Udala izango da eta berak izango ditu lanen gaineko eskubide guztiak. Sariek PFEZ atxikipenak izango dituzte.

10. Saritu gabeko lanak
Egileek saritu gabeko lanak hartu ahalko dituzte 2009ko uztailaren 30era arte Aznar etxean (Venezuela PL.2-4.a) Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren sailaren bulegoetan. Data honetatik aurrera ez da inolako eskakizunik onartuko

11. Sari-banaketa
Irabazleak sari-banaketan egongo dira, beren-beregi egingo den ekitaldian.
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

etiketak: Lehiaketa
Aurkezpena

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg