Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Sareinak / Agenda / Biluztuz jantzi! emakume abertzaleen IV. topaketa feministak

Biluztuz jantzi! emakume abertzaleen IV. topaketa feministak

Biluztuz jantzi! Identitate feministak sortuz, Euskal Herria aldatu! emakume abertzaleon IV. topaketa feministak antolatu dituzte Bilgune Feministakoek. Euskal Herria aldatzeko beste pauso bat ematera goaz!
Noiz 2009/12/12
09:00 - 18:00
Non Tolosa
Harremanetarako Telefonoa 609921373
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Bilgune Feministakoen mezutik hartuta:

Mugimendu feministak erronka berriak ditu egunez egun. Sistema patriarkalak eragiteko forma berriak ditu eta horrek modu iraunkorrean pentsatu, hausnartu eta jarduteko beharra azaleratzen digu. Horregatik bilduko gara hurrengo Abenduaren 12an Tolosan.
 
Mugimendu feministak, eta bereziki bilgune feministak erronka berriak dituelako, eztabaida zaharrak gaurkotzeko beharra dugulako eta egungo korapilo batzuk askatzen hasi nahi dugulako, elkartuko gara Emakume abertzaleon IV. topaketa feministetan.
 
Asmoa, gure identitateen gaineko eztabidatik abiatuta Euskal Herriak behar dituen subjektu feministak eta praktika feministei buruz hitzegitea da. Egokitu diguten guztia erantzi eta feminismoaz jantziko gara!
 
Biluztuz jantzi! Identitate feministak sortuz, Euskal Herria aldatu!!

Egitaraua

Izen-ematea

Albistea zabaldu-n

BilguneTopaketak

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

etiketak: Topaketa
Aurkezpena

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg