‘Ikustezina ikusten ikasten’ emanaldia ostiralean, Biterin
IKUSTEZINA ikusten ikasten izenburupean emanaldia izango da ostiralean, Biterin. Bertan, modu batera edo bestera, homosexualitatea eta transexualitatea aztertzen duten bi pelikula jarriko dituzte. Horrekin batera, Amaia Aimar Elosegi Ansa gogoratuko da. Ekitaldiaren helburua da «ezberdina izateak», gizarte honetan sortzen dituen arazoak azaleratzea. Ekitaldia Hernaniko Udaleko Berdintasun Arloak, Berdintasun Sailak, Herne Neska Taldeak eta Zinegoak 09k (Gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinemaldiak) antolatu dute. Ostiralean, arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
Bi pelikula
Emanaldian bi pelikula jarriko dituzte. Mano a mano da lehenengoaren izenburua. Bertan kontatzen da bi pertsona heterosexualen arteko lehia, izan ere, gay-entzako telefono zerbitzu erotiko batek langile bat behar du. Ikusi ahal izango den bigarren pelikula The world unseen izenekoa da. Pelikula Hego Afrikan dago kokatua. Apartheidaren kontestuan, Amina izeneko pertsonaiak gizarteko arauak hautsiko ditu: emakumea izanda taxi bat gidatzen du, eta kafetegi bat irekiko du gizonezko beltz batekin. Pelikula 10 sari jasotzeko nominatu du Hego Afrikako Zine Akademiak.