Gora Euzcadi Chistulari
Garaipenaren IV. urtea ta txapia sartzen ondiokan, denetarako prest. Orain gañera honako irrati hauetan entzun leikezu
Gazteizko HALA BEDI irratixan
Bergarako TXAPA irratixan
Lekeitioko ARRAKALAN
Bilboaldeko TAS-TASen
Tolosaldeko TXOLARRE irratixan.
Ordu eta egunak jakitzeko adi tokiko parrilliari Martitzen goizetan, 7:30 tan, esna bazaoz...
GORA EUZCADI CHISTULARI
Urkiko Alderdi Nazionalsozialistaren Boletin informatiboa "Euzko Gorotza"
Puuuff... Zer da GECH ???Irrati programa bat da. Hasi zan, Matrallako Irratixan gauzak hasi ziran moduan, irratikide bat atxilotu ostian. Berak lagatako hutsunia bete gendun eta bueltau zanian (nahiko bizkor), ba, jarraitxu ein gendun irratixan asuntu honekin
Programa goizeko zazpi terdietan emititzen da, martitzenetan. Zeaitxik?? Ba kotxian lanera , urtetzen dirazenak zatitxo bat bakarrik entzuteko edo oraindik ohean daozenak musika martxoso piska batekin esnatzeko, nik zer dakitx...
Nunbaitxen humore programa bat bezala definidu dabe, baña ni ez nitzake horren ziur egongo. Argi dakatena zera da, EuZCadi CHistulari dela, MatraLLako irratixak ekoiztuta, ez EuSKadi TXistulari, Matraiakorena, Berria-n agertzen zan bezala (gure euskerazko izparringi nazional bakarra, estilo liburu dudosoduna)
Ez da asko behar izaten programa hau eitxeko, herri surrealista honen egunkaria zabaldu eta musika on piskat jarri (hori bai “Txistu y Tamboril”, eskubiko proletariat-a eta Sabino modukuen inspiraziño piska batekin...)
Eta Koprobeach-ek esaten zeban moduan: "Euskara perfeitaz mintzo zara?" galdetu zidan ikasleak; Eta zuk, kaka perfeita egiten duzu ala gustura gelditzen zara, egin eta? Nik hasteko ez dut alibiren beharrik ene gorozkien defenditzeko.
On egin deizuela...