Eibarko irrati libria
Matrallako irratixa
Gure irratixa 2002xan sortu zan. Lelehenengo emisiñua 2002ko maiatzaren 15ian izan zan. Pruebetan gebizen, baiña gure irratikide batzuk atxilotu zittuenez, hori izan zan lehengo programia.
Handik hona urte bi pasatu dira. Gaur egun hamabi programa dakaguz antenan. Programarik ez dagauanian musikia emititzen dogu hogetalau orduz.
Oso kamiseta polittak etara dittugu. Danak saldu dittugu, baiña gehixago egitten dihardue. Hamen agertuko jatzue modelo bat
Gure aktibidadiak:
- Irrati programak
- Herriko jaixak
- Arratietako txosnak
- Urteurreneko jaialdixa
- Txapia sartzia
Oin gitxi berrian be agertu gara
Hurrengo testu honek laburtzen du gure philosamena:
Iruñeko ostatua zaharberritzen ari dira, eta atariko afixak barkazioa
edo eskatzen dizu, elebiz; Mutatzen ari gara
eta bar. Eskutxu piados
batek euskal mezua du estali, eta ondoan zera idatzi: "Ez da horrela
esaten". Niketz, honako ideia hauek hobetsiko nitiro:
-Nik ez dut horrela esaten /Ez dut Axular irakurri.
-Ez dakit zer ari naizen besteren aferetan sartzen. Lan on!
-Puto Oinez. Nabarre ye Aragon.
Nago hemen bakotxak bere hizkera/maila/obsesinoen arau plegatu nahi izaten dituela ondokoarenak. 'Putz'ek konparazione, elkarrizketan erranikoak mutatu egin zizkidan baizik eta "Aditz laguntzaileak ez zeuden euren lekuan", eta holako. Aupa kontrakultura! Arkautekoak baino akademiazaleago zuek.
Naski ez diozue erranari behatu, baino moldeari, eta manera xuxenduz mamia okertu: Txoria nuen maite
zioen poetak, eta ez Txoria maite nuen
, eta alderik ez dakusanak galde egin biezaio euskaldunari, eta jakin duke araiz. Edo josteta baldin bada ondokoari zuzenka aritzea, ez diot graziarik kausitzen.
'Basque Dictionary'kamiseta turistikoa poliki saltzen omen da. Alfabetoko letra bakotxari marrazki bana: Agur, Bertsolaria, Dantzaria... Zezenetaraino. Eskutxu piados eli batek jakinarazi du ez dela zuzena mugagabeak eta mugatuak, are singularrak eta pluralak nahas mahasean ematea. Hau ez da Espainia. Horixe ezetz, hau tiserta bat da, eta ez gramatika liburua.
"Euskara perfeitaz mintzo zara?" galdetu zidan ikasleak; Eta zuk, kaka perfeita egiten duzu ala gustura gelditzen zara, egin eta? Nik hasteko ez dut alibiren beharrik ene gorozkien defenditzeko.
KOPROBEACH