Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Matrallako Irratia / Hegoaldeko irratixak: ipurdixa mobidu ala laster hil

Hegoaldeko irratixak: ipurdixa mobidu ala laster hil

txiko 2006/09/27 18:46

80ko hamarkadan, estatu espainiarrian eremu radioelektrikuan berrantolakuntzia gertatu zan; 30 urtetik gorako irratizaliak gogoratuko dira, seguru, "sasoi heroiko" háretaz. Poliziakuak atiak botatzen, emisora mugikorrak, behin eta barriro itxi eta zabaltzen... Gero jazarpena bigundu zan nunbaitt, eta pizkaka girua errelaxatu egin zan. Gehixago esango dogu: azken urtietan erreztasuna izan da nagusi, irrati barrixak sortu eta martxan jartzeko orduan. Gaur egunian emisora "alegal" ugari topatzen doguz Euskalherri osuan zihar: piratak, herri erakunderen batenak, edo baitta udal dirua eta publizidadiakin funtzionatzen dabenak.

Baiña lasaittasun hau itxurazkua da bakarrik, eta laster 80 hamarkadakua baiño kolpe gogorragua etorri leike Hegoaldeko irrati libriendako, mobitzen ez ba gara behintzat.

Espainiar estatuan "Plan Técnico Nacional de Radiodifusión Sonora de FM" onartu da 2006ko Iraillan 1ian. Laburbilduz, plan honek FM espazio guztia garbittu eta berrantolatzia proiektatzen dau; berrantolaketa horretan, FMa emisora PUBLIKO eta KOMERTZIALEN artian banatzia proposatzen da.

Hau da: irrati komunitarixuak, udal irratixak, euskera elkartienak, eta zer esanik ez, irrati piratak, ez leukie lekurik izango. Prebisiño guztien arabera, egoera barri hau gauzatu ezkeriok "tolerancia 0" politikia eruango litzake, gaur egunian frantziar estatuan eruaten danan morokua (han, irrati alegal batek emititzen hasi orduko, 24 orduen buruan jendarmak atian dittu eta arduradunak isun astronomikuekin enpapelatuta). Irrati piratak ba, zera, ez daukagu askorik galtzeko ("no future" kontizu) baiña ba dare irratixak langilliak, mailleguak etabar daukenak... hórrendako, desastre benetakua izan leike auzi hau.

Egoeria larrixa da beraz. Esperantza bakarra, irrati publiko eta komertzialekin batera ERAKUNDE KULTURALEI be frekuentzia bat izateko eskubidia aitortzia izango litzake. Horren arduria, EAE eta Nafarruako gobernuen eskumena da eta beraz gure esku dago, irrati txikixen esku, antolatu eta arduradunekin berba egin eta aitormen hau lortzia.

Arrosa Irrati Sareko 20 irratixak arlo honetan mobitzen hasiko gara, aholku legal eta administraziñokuekin kontaktuan. Beste irrati guztiei be, gurekin bat egitteko deialdixa egitten detzegu, lanian luzaruan jarraittu gura badabe behintzat.

etiketak: beste irratiak
matrallako
matrallako dio:
2006/09/28 21:26

Arrosa irrati sareaz gehiago jakiteko...

http://www.arrosasarea.org/bitakora/

Eibarko La Salle Irratia
Eibarko La Salle Irratia dio:
2006/09/28 16:40

Eta zer egin dezakegu Eskola Irratiak? Zer da Arrosa Irrati sarea? Zer egin behar da sarean egoteko? eta abar... Eskerrik asko

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: