Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Matrallako Irratia / ondiokan bizi gara, 102.8 ko zure efeemean!!!

ondiokan bizi gara, 102.8 ko zure efeemean!!!

arroita 2006/07/22 21:54

Azkenengo garai hauek, ba dana moduan, jendea bere programak egiteari utzi dio eta produkzione propiyoko 3 programa bakarrik geratu dira, mobimientoko Segismundo, Gaztetxeko Kontrakua eta zoro batek eitxen daben Gora Euzcadi Chistulari "Urkiko Alderdi NazionalSozialitaren Boletin Informatiboa".

Hori bai hórrek hirurak fiñ ibili dira. Barruan Incierto jauna eta beste batzuk ere ibili dira ordenagailuak atontzen eta Hackeatzen (hachet edo haizkora-rekin emoten).

Beste alde batetik Arrosa irrati bilguneko programa asko erabili ditugu, danak euskeraz, eta a ze eúskerak!! Batzuk guztiz exotikuak (oraindik be entzun daitezkeenak martitzen ta barixakutan 19:00 ak aldean eta barixakuan 18:00 ta ostegun eta domeketan 14:00 etan) (lujua txo!)

Orain Arrosianoak oporretan juan dira eta gure irratian ba, musika on asko eta txapaltismo gitxiao igarrikozue, baña ala ta guztiz be, gustuora entzuteko moduan.

Ze, datorren kurtsorako ánimauko al zara programatxo bat eitxen??? Zabalik dago DANONTZAKO!!!

Pasatu zaitez Arrateko Amaren jaietan gure txoznatik, edo idatzi iezaiguzu matrallako1 a-bildua yahoo.es era

etiketak: programazioa
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: