Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Matrallako Irratia / TAS-TAS IRRATI LIBREA.Okupazioaren I.Kongresua

TAS-TAS IRRATI LIBREA.Okupazioaren I.Kongresua

arroita 2005/04/28 07:26

TAS-TAS IRRATI LIBREA

Kaixo denoi Dakizuenez apirilaren azken asteburuan egingo dute Okupazioaren I. Kongresua, Kukutza gaztetxean. "Erradikala izan sistema honen kontra" izango du lelo nagusia. Hauxe dela eta, Tas-Tas irrati Librean. prestatzen ari gara hainbat gauza berezi, orain kontatuko dizkizuedanak Apirilak 29, ostirala. Ordu beteko irratsaio berezia antolatzen ari gara. Arinago grabatuko dugu eta gure ideia litzateke asteazken edo ostegunerako zerbitzarian igota izatea. Pentsatzen dugu Irrati Libreontzat behintzat interesgarria izan daitekeela. Ostiralean, apirilak 22, ahalik eta gehien grabatzen saiatuko gara eta egun berean eskema igorriko dizuegu, hauxe bai. Dena ondo badoa, prentsan ere zer edo zer jarriko genuke. Orduan esan behar didazue ea emitituko duzuen ala ez, Dena den, honetaz Irantzurekin hitz egingo dut. Honetaz gain, Kongresuak iraun bitartean, egunero, arratsaldeko 20:00etan kongresuaren gaineko kronika bat, behintzat, eta elkarrizketa interesgarriak igoko ditugu zerbitzarira. Suposatzen dugu 21:00etarako denok eskuragarri izango dituzuela. Momentuz besterik ez. Ostiralean gainontzekoa helaraziko dizuegu. Adiorik ez Tx eta Jo

etiketak: programazioa
lili
lili dio:
2005/04/28 16:17

kolore hónekin ez da ezer irakortzen! Berde-pure-berdura honek ez dau laguntzen. Gaiñera badaka matiz eskatologikua....umm, nahixago rosatxua

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: