Paellako azken bilera
Arrosako BATZAR OROKORREKO AKTA 04.12.11 larunbata, goizeko 10:30etan GASTEIZEN
- - Zerbitzariaren erabilera Zein den egoera. Prest dauden irratiak eta gutxi falta zaienak. Erabilerari begira eman beharreko urratsak.
Orokorrean 14 irrati dagoz Arrosako zerbitzariari lotuta eta martxan, irratirik irrati joanda hauek dira detaileak:
ETORRITAKOAK Matrallako - Eibar IP finkoaren atzetik, egun pare baten buruan izateko esperantzaz eta beraz konektatzeko bebai. Txapa - Bergara IP aldaketa dala, geratuta astebetez baina erabilera normalean. Erabilerarek BATZAR OROKORREKO AKTA 04.12.11 larunbata, goizeko 10:30etan GASTEIZEN
- - Zerbitzariaren erabilera Zein den egoera. Prest dauden irratiak eta gutxi falta zaienak. Erabilerari begira eman beharreko urratsak.
Orokorrean 14 irrati dagoz Arrosako zerbitzariari lotuta eta martxan, irratirik irrati joanda hauek dira detaileak:
ETORRITAKOAK Matrallako - Eibar IP finkoaren atzetik, egun pare baten buruan izateko esperantzaz eta beraz konektatzeko bebai. Txapa - Bergara IP aldaketa dala, geratuta astebetez baina erabilera normalean. Erabilerarekin arazo konkretuak (ezin dabez 5 irratsaio batera igorri, banan banan baino). Arrakala - Lekeitio Prekarioa (dirua agortzean zer gertatuko dan ez dakite) baina datorren astean lotuko da Arrosara, eta hilebete barru programak trukatzen hasiko da. Xorroxin - Irurita Konektatu ziran orain dala hilebete, baina birus arazoekin ibili dira. Informatika mailako arazoak dauke (soinu edizioa...). Ezin ailegatuta dagoz euren funzionamendu normalera. Baina ikasi ezkero konektatu leikez. Hala Bedi - Gasteiz Lokal aldaketan, zerbitzarixa deskolgauta egon da une batez eta IP aldaketa bat egon da, beraz jendeak ajustatu egin behar dau bere konexioa. Eguzki - Iruñea Musika emititzen, zerbitzarixa ez dabe erabiliko; 2005ko udabarrian zuzeneko saioak ekoizten hasteko esperantzan. Lokala hankaz gora. Eguzkikide kanpainarekin dabiz orain momentuan. Tas Tas - Bilbao zerbitzaria ondo erabiltzen dabiz, eta beste irratien materiala hartzeko irrikaz. Bulego teknikoa - Hernani Irrati ekoizpen zentru txiki bat dauke Irantzuk eta Gorkak, Arrosarako lan egiteko asmoz. Ez dabe uhinetara emititzen.
ETORRI EZ DIRANAK Zintzilik - Orereta Konektatuta eta operatiboak dagoz. Molotoff - Hernani Otsailean Arrosarekin trukean hasteko asmoz. Txolarre - Anoeta Baliabideak badaukez (azken bileran IP fijo faltan) baina ez dakigu konektatuta dagozen. Oiartzun - Oiartzun Lokal aldaketa, koordinadore aldaketa, emisio eten luzearen ostean hasi dira... konektatuta dagoz baina erabilpena etenda. Uhinak - Laudio Arazoak radio enlacearekin (ez da ondo entzutzen). Kultur etxe bateko ordutegien menpe dagoz. Halabediko emisioez aparte deskonexio informatiboak egiten dabez. Arrosako lotura ez dabe oraindiok egin. Karrape - Leitza Teknikoki ondo prestatuta, baina Arrosaz aparte ba dauke beste hainbeste arazo. Burokratikoak besteak beste. Esan Erran - Jaunsarats ADSLik ez dauke. Beleixe - Altsasua Langile bat dago eta ez da heltzen guztira. Antxeta - Hendaia / Gure Irratia - Baiona / Irulegi - Donibane Garazi / Xiberoko Botza - Maule Teknikoki listo. Orain lauren arteko funtzionamendua berplanteatzen dabiz. Irulegin Jojo dagoelako erabiltzen da zerbitzaria baina besteetan kontaktuko pertsona bat falta da.
Egoera hauxe izanda, hurrengo galdera zera da: Hauen dinamika pizteko zer egin?
- Sigurtatu irrati bakoitzean Arrosarekiko harremaneko arduradun bat dagoela. Harek egingo dau Arrosatik datozen ekimenen barri emon irratian, eta irratiaren iritzia Arrosari jakinarazi.
- Zabaldu zer daukan irrati bakoitzak trukatzeko. Bilerara heldutako irratietan gaineko begirada bat emonda, ba dagoz hainbeste ekoizpen EH mailan interesa izan leikeenak: - Arrakala: "Ugalak hartzen" 25 saio ordubetekoak, osasunaren autogestioari buruz (urtarriletik aurrera). - Matrallako: "Hurakan Hator" (umore heavy metala) - Eguzki: Nafarroa osoarentzako saioa, otsailetik aurrera. - Txapa: "Jailhouse rock" (literatura eta musika), "Kamchatka" (Lander eta bere gauzak). - Halabedi: "Ortzadarra" (literatura eta musika bukolikoa), "Bertxoko" (bertsoak eta umore arabarra), "Zaharrak berri" (historia), "Hiru kortxea" (musika emanaldiak), "Milla baietz" (EH kirol, jolas eta jokuen saioa) - Xorroxin: euren eguneroko jardueratik Arrosarako apropos egindako montajeak aise eta gustora egingo leukiezela diñue ("Baztan baitan"??). - Oiartzun: "Ajuria Crest" umorezko radionobela, 15 saio 15 minutukoak. Noski, hontaz aparte irrati bakoitzak gai konkretuei buruz egindako irratsaio berezi puntualak banatuko ditu, orain arteko modura, gai monografikoekin.
Hontaz aparte, Arrosako kide diran irratien artean zerbitzariaren potentziala ezagutarazi egin behar da: zer dagoen, zer behar dan, zer daukan irrati bakoitzak eskaintzeko. Momentuz emailez egingo da, baina beharbada modu eraginkorragoak aztertzen hasi beharko gara (bloga? Arrosa zerbitzaria bera?).
Fitxen kudeaketan arazoak ei dagoz: bulego teknikoko posta saturatuta egoten da, eta batzutan saioak eskegiten dira zerbitzarian baina fitxa teknikoak falta dira. Teorikoki, soinu atxiboa eta fitxa izen bardinarekin agertu behar dira zerbitzarian.
Aurrekoz bidaldutako irrati-datu zerrenda baliatuz, oraindik aurrera irrati batek programa eskegitzen dabenean, zuzenean abisua emon beharko detza beste irrati guztiei (orain arte bulegora abisatu izan dogu, euren esku propaganda lana lagata).
Zerbitzarian, "elkarrizketak" deritza karpetan kaos pixkat dago. Beharbada fetxaka edo gaika organizatzea komeniko litzake.
Egoera ekonomikoa Egoera ekonomikoaren berri eman. Irratien kuotak. Komentariyua.
- 000 euro dagoz momentu honetan. Dana dala Arrosak diru iturri regularrak behar ditu, eta kuoten ordainketan egunera egotea eskatzen da, batez be zerbitzariaz baliatzen ari diran irratiei.
Kuota erdira jaistea erabaki zan Mauleko azken bilera orokorrean, hilean 60 eurotik 30 eurotara (360 urtero). Zorren kontu aktualizatua egingo da eta irrati bakoitzari bidaldu, dirua ingresatzeko kontu zenbakiarekin batera.
Aurtengo funtzionamendua. Egoera juridikoa Egoera juridikoaren inguruan: kezkak eta proposamenak.
Izakera juridikoari buruz: argi dago GEIE izaera izanda (orain arteko moduan) galdu egiten dogula zergatan; eta ba dagozela formula egokiagoak. Dana dala ez da honi buruz ezer inbestigatu oraindiok. Txema Uriartek egingo dau.
Bestelakoak Hala Bedikoen etxe berriari bistazoa eta kritikak. Gauzak leuntzeko behar diren ardo eta pintxoen dastaketa (dagokienen eskutik, ein?) .... Ta auskalo ze bururatuko zaigun oraingoan.
Eguzki: Espainia aldetik irrati piratekiko politika gogortu behar ei ditue, eta hegoaldeko irratiak kezkatzeko modukoa da. Kontuan hartzeko eta argi ibiltzeko.
Hala Bedi: gabonzahar gabean egingo dabe kartzeletako presoei zuzendutako irratsaio bat. Beste irratiak euren emanaldiarekin lotzea proposatzen dabe, batez be kartzelen inguruan dagozen emisorak noski. Dana dala, eurekin kontaktuan jarri ditezela interesatuak (Aitziber).
Matrallako: galdetzen dau ea beste irratiak musika lortzeko zer gorabehera dauken. Disketxe batzu diskoak bidaltzen dabela, beste batzu ez... askok ez dituez irrati txikiak kontuan hartzen, edo nobedadeak barik sobran dauken diskoak bidaltzen dabezela.
Txapa: ba dauke infraestruktura kontzertuak grabatzeko, artistak entrebistatu... diskografikekin batera adostuta, momentu egoki bat aukeratu eta emanaldi serie bat egitea proposatzen detze Arrosari.
Xorroxin: irrati bakoitzeko ondare musikala mp3 besteei luzatzea proposatzen dabe. Zerbitzariaz aparte, irratien artean zuzenean onena, DVD diskoak erabiliaz.