Marraskillo G.V.
Aupaaaar,
Hemen doiaz internet zerrenda ospetsu batian agertutako mezu batzuk gure irratikide izandako Marraskilloren gainian (Orain Ermuko Arreta Irratira ihes egin desku, badakizue Ermuan intelektual gehixao, neskak guapiauak...)Momentuz argazkirik ez baña adi egon matrallakoblogari!!!
... Aho zabalik geratzu naiz gaur (zapatuko) periodikuan Angel Lertxundi Deuna'ren zutabia irakortzen... ¡Matrallakoko esataririk karismatikuenaren propaganda orri bat baino ez zan! Gainera bere izenaren aldaera erotikuarekin (Markos Gimeno Verga idazten dau, eta Vesga da) ez dakit ze harreman klase izango dau guru venerableak gure Marraskilluarekin... Badirudi, dana dala Markosek ondo kantsatu dabela burua. Kamisetak eta graffitiak egitten dihardu berak asmatutako palindromekin. Oso ingeniosuak eta zentzu ezkutuen sujerentiak: - Arteletra (bere proiektotxuaren izena) - Esanik erruz egi bat eta bi gezurrekin ase. - Nik eztiot otoitzekin. - Asto hitzak azti hotsa. - ... Antza, asteburu honetan Ermuko Samartin azokan jarri bihar dau saltoki bat. Propaganda honekin, baietz genero guztia saldu? Marraskillo....!!!! Gorde kamiseta bat...!!!! --- oier gorosabel larrañaga lekeitio - euskalherria
Zuen herrikide batek zera idatzi deust gaur, Markos Gimenoren gainean: "Ermura bisitxa ein netsan ta kamiseta bi enkargau. Umetatik eskola laguna, oso mutil argi, injenioso, azkarra da. Ta zerrenda hortaz aparte beste palindromo batzuk asmatu ditxu. Batzuk akojonantiak dira!!! Badao bat Bogart-ena, primerakua, baña eztot gogoratzen. Adi eon, laster modan jarrikoitxu ta. Nik kamisetetarako beste ideia bat banekan ta gustau ein jakon. Hori be erabilliko dauala esaeban."
Loreak Mendian barria Eibarren sortuko ei da! zer eta, gainera, palindromoakaz... Eta kamixeta horreen barri zelan euki geinke eibartar bihotzez baino ez garenok? Matrallakoren blogean argazkia ipinita igual? Eta eskuratzeko? --- Julen Gabiria
Euskaraz ezagutzen dudan onena:
Nik enara neraman amaren aranekin
- (AKA Xabier Mendiguren)