Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Matrallako Irratia / Kamiseta remesa barrixa

Kamiseta remesa barrixa

e-Matrallako 2004/09/07 21:18

Arratietan ez naiz korputzez zuekin egongo, baina ene arimia lagunduko zaitzaketekete. Jakin ezazue, seme alabok, ayatollah honek kamiseta eder guzti hauek saltzeko fatwa bat esango dabela bere minaretetik.

Zatozte, zatozte danak.

Inch Arrateko Ammah!

Erosi, merkia eta onaaaa!

Juan Mari Hilkutxa

etiketak: programazioa
Radixu Irratia
Radixu Irratia dio:
2009/05/24 23:54

AURTENGO “ZAPATO AZULE” HERRI JAIA EKAINAREN 27-AN IZANGO DA.

Zapato Azule Herri Jaia, ekainaren azken zapatuan ospatzen da Ondarroan. “Zelako giroa bertan! Giroa... demasa, eguna... mundiala, txitxarro erreak, musika, dantzak, antzerkia, irrintziak, bertsoak, umeentzako jolasak, “bolanderak”, kalejirak, Zubi Zaharretik saltoak, kukaña, ... ezin hobeak!” Egun honetan, “derrigorrezkoa” da mahoiz edo arrantzale janztea. Urtero ere DINAMARTXAn berrehundik gora lagun bizikletaz Tolosatik Ondarruraino etortzen dira. Dina Bilbao ondarrutar kirolariaren omenez egiten da.

Egun honetan azoka bat ere egiten da; EUSKAL HERRIKO KAMISETA AZOKA. Aurten, 12. KAMISETA AZOKA ospatuko da. Diseinu orijinalek edo politenak Euskal Herriko eta Ondarroako Kamiseta Hoberenaren sariak jasotzen dituzte. Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako kamiseta ekoizleek parte hartzen dute. Azokaren ordutegia; Goizeko 11etatik arratsaldeko 3retara.

Antolatzailea; Ondarroako RADIXU IRRATIA da, herriko eta kanpoko hainbat taldeen laguntzari esker. (KAMISETA AZOKAn parte hartzeko kontaktua; 94 6134 353 edo luterl@arrakis.es)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: