Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Han! natura deika

Han! natura deika

Maite Rementeria 2005/04/29 14:42

haurra02.jpg

haurra01.jpg

haurra03.jpg

Ez dakit bideo honen berri daukazuen. Gaur Sustatun ipini dute argazkia. Emakume bati kamara bat sartu diote sabelean eta bere haurdunaldi guztia grabatu dute Nacional Geographic-ekoek. Gero irudi guztiein bi ordutako bideo bat egin dute. Benetan ikusgarria iruditu zait. Irudi oso oso politak. Bideoa ere ikusteko modukoa izango da.

Ni, kriston umezalea naiz eta nere umiei buruz ere, sarri pentsatu izan dot. Urtietan aurrera nixe eta emakumeok, tamalez, kaduzidade fetxa daukagunez, behin baino gehiaxaotan pentsatu izan dot igual ume barik geratu beharko naizela. Pena emango lidake, bai horixe, baina horrelakoa da bizitza. Gainera hilero oso gaizki pasatzen duten horietakoa naiz: mina, pastillak, globo sentsazioa astebetean, kriston humore aldaketak... Hainbeste ondoez amortizatu barik geratzea ere...

Bide batez, ekimen bat proposatzera noa. Konpresa eta tampax-en iragarki inuzente horiek egiten dituzten kreatiboak hartu, gurutze banatara lotu eta erre ditzagun edozein herriko plazatan. Ez dute besterik merezi! "Me encanta ser mujer", praka zuri batzuk jantzita... Hori gizon talde batek, edo emakume txolin eta inuzente talde batek baino ezin dau grabatu. Ke horror!

etiketak: hor nonbait hartua
Etiam
Etiam dio:
2005/05/04 11:25

Telezaborra. "Dove" hasi da anuntzio "errealagoak" egiten (neska potolatxoak krema iragartzen), inoiz "evax" honetan hasten bada casting-era apuntatuko naiz.

Eskerrikasko Oxi. Hala ere, eta porsiaka, gabero frigorifikora sartuko naiz lotara, seguru kaduzitatea luzatzen dabala! :-)

Barkatu Jon, igual momentuko beroaldian eta bi aldiz pentsatu berik idatzi naban tampax izena. Igual ez, seguru. Egia esan, aspaldian telebista oso gutxi ikusten dot eta momentuan ez dauzkat gogoan tampax-en anuntzioak eta ez dut gogoratzen zein zan saltzen zaban mezua. Gainera, nola esan hau honek marketing ikutua hartu barik, egia da tampaxak egun iguingarri horiek jasangarriagoak egiten laguntzen dutela, edo neri behintzat, didatela. Han ba! Gura barik ni ere marka egiten. Baina, eske, "me encanta ser mujer" mezuak nerbioetatik jartzen nau.

Eta Patxi, zer iruditzen casting bat antolatzen badogu nere ume fabrika martxan jartzeko? Lagunduko? Behin bota naban ideia. Nere familixan ume oso politak ateratzen dira eta agian negozio moduan plantea dezakegu. Borobilduko degu ideia!

leire
leire dio:
2005/05/05 19:13

Aupa Maite Egunotan ni be holako gauzetan nabil pentsatzen, eta neska! zure artikulua irakorri eta nik idatzittakua emoten dau! Zurekin guztiz konforme nago. Neuk be siñatu neike artikulua? Yogur batekin koparatzia gogorra da, baiña halaxe da. Barixakuan bertan erabilli neban yogurrana! Udabarrixa izango da, hormona guztiak dantzan! Espero dot laster alkar ikustia kotxetxua pasiatzen eta ze listuak diran gure umiak alkarri kontatzen. Hala izango da!

Jon Larraaga
Jon Larraaga dio:
2005/05/04 00:45

Erantzun beharrean nago... Mutil bat naiz eta Tampax-eko marketing sailean lanean egon naiz. Nire intentzioa ez da iragarkiak onak diren edo ez diskutitzea, baina Tampax-enak inoiz ez dute esaten "me gusta ser mujer". Gure mezuak aldatzen joan dira urtez-urte. Duela bi urte mezua "diskrezioa" zen, aurreko urtean "erabiltzeko erraztazuna" eta orain kanpaina berri bat hasi dugu, "segurtasuna" bultzatzeko.

Izatez, Tampax-en kanpainek tendentzia atzerakoi bat aldatzea lortu dute azkenengo urteetan estatu mailan. Datuek diote Espainian oso neska gutxik erabiltzen dituztela tanpoiak(hamarretik lauk bakarrik!), baina hori aldatzen ari da "Tampax educa" moduko programei esker. Eta hau badakigu, beste inor ez dabilelako tanpoien erabileraren alde ezer egiten (ob saiatu zen zerbait egiten, baina oso aurrekontu txikia zuen).

Beraz, nire konklusio bakarra da aipatutako iragarki hoiek ez direla inoiz Tampax-enak izan, konpresenak baino.

Patxi
Patxi dio:
2005/05/04 03:15

Ni amak 41 urte zituela euki ninduen. Nere lankide batek askoz ere zaharrago izan du Ainhoa txikitxoa. Medikuntzak, eta teknologiak orohar, imajinatu ere ezin ditugun aurrerakuntzak ekarriko dizkigu.

Eta bestela ere, sekula zure umerik ekartzen ez badezu... Kontsolatu gizonokin: ez daukagu aukera hori.

Umeak asko gustatzen zaizkizu, eta beti izango dituzu inguruan Maite.

Eta inoiz eukitzen badezu umerik, hori zorte onekoa, mutikotxo-neskatxo hori! Ama eta pertsona goxo eta maitagarriagorik!

Zeri begira daude baina Elgoibar-Eibar inguru horretan? Mundu honetan esplikaziorik gabeko hamaika gauza badaude ba.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/04/30 16:42

Maitetxu, ez zaitez haserretu, baina niri gustatzen zaizkit iragarki horiek.... Oso poperoak eta ñoñoak dira, eta gainera neska gazteak kulerotan agertzen dira...

oxi
oxi dio:
2005/05/03 12:26

oraindik neska, ama izateko denbora badaukan...yogurthak ere ez gaitun eta gure kaduzitate data ez dun justu justu egun batean amaitzen. bestalde, bide desberdinak ere bazauden amatxo izateko, dena planteatzea den. Ziur negon ama zoragarria izango haizela, bajoa jotzen ere erakutsiko dion umeari. Patxu!!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: