Zorionak Txainis!
Ideia Nereari lapurtu nion. Atzo Txinoren urtebetetzea izan zan. Kartulina mordo bat banatu genituen Txinoren lagun eta ezagunen artean eta bere urtetebetzea zela eta zorionak emateko eskatu genien. Gero asteazken gauean bere ofizinan zintzilikatu genituen guztiak. Goizian negarrak ere irten omen zion.
Merezi dau, dudarik gabe, holako lanak hartzia gero honela saritzen bazaituzte. Permisua eskatu diot Txinori eta laga dia hau hemen pegatzen, begira ze testu polita bueltatu zigun:
MILA ESKER DANORI!!
Eguna negarrez hasi dot zuen kulpiagatik, baina barkatzen dizuet. Izan ere, lanera sartu eta 41 lagun nauzkan zain. Bakoitza numero batekin, sokatik zintzilik. Atera begira batzuk, ordenadorera begira besteak; denak nere zain. Txino zaharra zoriontzeko pronto. Izen eta mezu entsalada izan da; eta ondo gosalduta etorri banaiz ere, gustura irentsi dittut. Eta, bai, ezin izan diot negarrari eutsi. Zuetako bati esan diodan moduan, benetan erregalu edarra izan da. Ikusi egin zaittuztet, zuen presentzia sumatu dot, zuen berotasuna igarri dot gorputzean.
Aitzolek esan dit garesti urten behar jatala zoriondu nauzuen guztioi zerbait ordaindu behar badizuet. Gustura hartuk onuke trago bat zuekin, baina ez dakit inoiz 42ok elkartuko geran, ez seguraski; eta horregatik, tragotan ezin bada ere, berba hauekin ordaindu nahi dizuet zuekin daukadan zorra.
Ze gauza polita!
Eta hortxe zu, parti literarioak, txartelarenak eta antzekoak antolatzen beti, lanak hartzen... Besteak zoriontsu egiten...
Ze maja zeran Maite!
Gauza zoragarriak antolatu bakarrik ez, kontatu ere bai, eta hain politak geratzen zaizkizu!
Zorte galanta dute Txinok (Zorionak Txino), eta zure inguruko guztiak!