Domekako kontuak
Elgetan nik espero baino jende gutxiago elkartu ginan. Jende desberdin gehiago espero naban, egia esan. Gehienak goiena.net eta eibar.org inguruko blogistak ginen eta aurretik ezagutzen nituen. Gainera, tokia, Elgetako Espaloia, ezinhobea suertatu bazan ere, eguna, ez dut uste oso apoposa izan zenik. Izan ere hauteskundeek distorsionatu egin zuten nolabait gure jarduna.
Gehien gustatu zitzaidana Igor Leturiaren posteatzeko modua izan zan. Klik! egiten zaban mobilarekin, mezutxo bat idatzi eta buala!, argazkia bere blogean azaltzen zan. Nik beti anaiak erretiratzen dituen mugikorrak erreziklatzen ditut, ufa, horrelako bat tokatu orduko!!
Beste kontu batek ere atentzioa deitu zidan. Batek baino gehiagok galdetu zidan ea geurea zan azpiko argazkiko pantaila transparentia. Parre egin naban. Ezetz, pantaila ez dala transparentia! Truko bat da.
Ordenagailuaren mahaigaina transparente bihurtzeko: Lehenengo erretratua atera eta ordenagailuaren mahaiaganian ipini fondoko irudi moduan. Gero ordenagailua kamara zegoen leku berean ipini eta beste erretratu bat atera atzeragotik ordenagailua eta fondo zati bat enkuadre handiago batean sartuz.
Beste kontu bat da nik hori holan egin dudan edo ez!
Ze pena ezin jutea topaketara. Hurrengoan izan beharko du.
Pantailarena galdetu zizutenak, seguru denak gizonezkoak zirela. Asko gustatzen zaizkigu "transparentziak".