Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Euskaldunen I. Blogs and Beers

Euskaldunen I. Blogs and Beers

Maite Rementeria 2005/04/15 14:56

transpa.jpg

Ordenagailuaren mahaigaina transparente bihurtzearen ideia ez da gure gurea izan. Aspaldian modu honetako argazki asko ikusten dira Interneten. Baina polito geratzen da, ezta?

Etzi Espaloian egingo dan "I Euskaldunen Blogs and Beers"aren inguruan egindako erreportai bat ilustratzeko argazki bat eskatu ziguten Goienkariatik eta hau atera genduan. Lau blogari agertzen gara argazkian: ni neu (Etiam), Mikel Larreategi (erral's weblog), Garikoitz Araolaza (Teknosexua) eta Luistxo Fernandez (Ingelesen hilerria).

"Blogs and Beers"a dela eta badaukat domeka iristeko gogoa. Egia esan aurpegi ezagun mordoa ikustea espero dut baina izango dira baita ezagutzen ez ditudan pantaila-osteko mordua ere. Eta zu nor zara? Ni Telezaborra, Ni obabatxue, ni barnemuinetan, ni John Whitechapel, ni traperoa, ni euskara eta publizitatea, ni ...

Bide batez, ez galdu John WhiteChappel-en azkena. Pirata honek ez dauka burutazio on bakarra.

etiketak: beste kontu batzuk
Patxi
Patxi dio:
2005/04/16 19:55

Batez ere bi muturretan zaudetenon posturak artelan kutsua ematen dio argazki honi.

Ze itxura polita duen erloju horrek!

Ondo pasa Elgetan, jun ezin degunon partetik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: