Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Kasualitateak

Kasualitateak

Maite Rementeria 2005/04/11 18:47

Ez dut oso sarri pizten telebista baina, pasa dan asteko martitzenian uste dut izan zala, afalorduan TVE2ko "Miradas 2" ikustea koinziditu jatan. Gustatzen jata programa hau. Interesantea da eta oso ondo egina dagoela begitantzen jata gainera.

Han ikusi naban Antony and the Johnsons deitzen zan abeslari bati buruzko bideo txiki bat. Radio3-era etorrita omen zegoen eta elkarrizketatxo bat egin zioten. New York-eko zala eta atentzio berezia eskaini nion.

Zirrara eragin zidan. Pianoan jarrita, abesteko zeukan modu berezi hark, zirrara eragin zidan. Ahots fina eta goxoa. Batzutan emakumearena zirudiena. Negargura euki ezkero, malkoak erraz ateratzen dituen horietakoa.

Ba kasualitatea, aste horretan bertan lagun batzuen etxera jun nintzan afaltzera eta diskoa entzuten egon ginan. "I am a Bird Now" da diskoaren izenburua. Izenburua ere polita.

Atzo, berriz, beste lagun bekin geratu nintzan zinera juteko eta diskoaren kopia bat ekarri zidan. Zenbat kasualidade, ezta?

Zinean? Saw ikusi naban. Beldurrezko pelikulak gustatzen bazaizkizue bakarrik jun. Nik oso gaizki pasatzen dot tentsiozko pelikuletan. Sustoek susto handia ematen didate, ia inori baino susto handiagoa eta sarri lotsatu ere egiten naiz egindako ohiuez, baina, ezin dot ebitatu. Jakin izan banaban, ez noa, baina bukaera benetan ona iruditu zitzaidan, inundik inora espero ez den horietakoa.

etiketak: musika
edu
edu dio:
2005/04/14 18:19

Alo!

Ba R-3rako grabatu zuen kontzertua irratian eman zuten, martxoaren 31n oker ez banabil. Puff! Ederra benetan.

Han esan zutenez, Euskal Herrira etorriko dira Antony an the Johnsons, uztailaren 22an eta 23an (halako zerbait), Donostiako Jazzaldira lehenengo eta Gasteizekora gero.

john whitechapel
john whitechapel dio:
2005/04/12 09:26

kausalitatea ote? Tira, berdin da. Hurrengo filmea buruan dut. Bukaera inondik inora espero ez duzun hoietakoa eta gainera ona.

;0)

John Whitechapel

erral
erral dio:
2005/04/15 14:45

Badabil Kajoitxu?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: