Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / New York (III)

New York (III)

Maite Rementeria 2005/04/08 15:27

Borratuko nuke, dudarik gabe, bueltako bidaia. Zoramena izan zan. 11 ordutan behar zuena 29ra luzatu zan. Desastre bat. Bene benetan desastrosoa. New York-en eguraldi oso txarra zegoen eta 3 ordu atzeratu zan hegaldia. Ondorioz Paris-Bilbo abioia galdu genuen. Eta 7 ordu itxoin behar izan genuen hurrengo hegaldirarte. Baina asteburu horretan ordu aldaketa egin zan eta aireportuko erlojuak aldatu barik zeuden. Gu New York-eko orduarekin gentozen eta gaizki sinkronizatu genituen erlojuak. 7 ordu aireportuan zain egon ostean bi minutugatik galdu egin gendun berriz ere Bilbora hegaldia. Azkenean Biatrritzera zetorren beste bat hartu genduan. Gero gainera maletak ere bidean galdu ziren eta nik baita pasientzia ere.

19aireportua.jpg

 

Eta gehien gustatu zaizkidan momentuak berriz:

- Helikopteroko bidaia. Eguraldia lagun, benetan esperientzia zoragarria izan zan. Beti euki dut hegan egiteko kapritxoa baina bertigoa daukat eta inoiz ez naiz parapentean salto egitera ausartu. Helikopteroan, berriz, ez neban batere beldurrik izan eta benetan inpresionantea izan zan New York gainetik begiratzea.

20helikopteroa.jpg

 

- Txokolatezko bihotzak. Roquefeler Center inguan zegoen bonboi-denda suizar batean erosi genituen txokolatezko bonboi hauek. Bakoitza ia 4 dolar ordaindu genituen baina benetan merezi izan zaban. Oso goxoak zeuden eta gainera kriston parreak egin genituen. Umh!!

21bihotzak.jpg

 

- Atsalde batean banatu egin ginen eta norberak bere aldetik pasatu genituen 3-4 ordu. Ni Gugemmheimera jun nintzan.Gustatu zitzaidan edifizioa eta baita erakusketak ere eta asko gustatu zitzaidan baita bakar bakarrik ibiltzea 5. avenidan barrena. Baina onartu beharra daukat oso gustora bueltatu nintzela baita hotelera Bixen eta Iratxe han egongo zirela jakinda.

22gugem.jpg

 

- Joy Division. Gugemheimeko azken pisuan zegoen instalazio bat zan. Gela karratu eta beltz beltz batean bideo bat proiektatzen zuten. Joy Divisionen kantu bat zen. Abeslarieren irudi batzuk, baina modu oso egokian tratatuak, proiektatzen zituzten pareta batean. Kantua oso lasaia eta irudi oso sensilloak ziren, baina erabat sorginduta mantendu ninduten gela hartan kantua hiru aldiz entzun arte.

23gugem2.jpg

 

- Newyorkerra. Holan deitzen diogu Bixeni oporretatik bueltatu geranetik. Ze parre egiten genituen turistak zerbait galdetzeko Bixen geratzen zuten bakoitzean, zeren ez zan ez behin eta ez birritan izan, gehiagotan!

24Big.jpg

 

- Ni, berez, erosle konpulsibo xamarra naiz baina opor hauetan ez dut apenas ezer erosi. Denda barruetan ere aspertu egiten nintzen. Erlojua eta nere hilobentzako jolas bat baino ez ditut ekarri. Banatu ginen egunean, ordea, Iratxe neretzako opari batekin bueltatu zan. Eraztun zoragarri bat. Izugarri maite dot Iratxe.

25iratxe.jpg

 

Bi pena geratu zaizkit. Bat, ez nintzala jun Isadora Ducanen eskolara. Azken egunerako laga genduan eta hain eguraldi txarra egin zaban abantatzeko adorerik ere ez genduala euki.

Eta bigarrena, Brooklyn-eko Museoan zegoen Basquiat-en erakusteta ikusi barik geratu ginen. Berandu jakin gendun haren berri, igandean bertan, eta astelehenean museoa itxita zegoen. Lastima! Basquiat azkoitiko gure lagun bati asko gustatzen zaion pintore bat da. Warholek apadrinatu zeban eta kuadro oso handi eta koloretsuak egiten zituen. New york-en bizi izan zan eta oso gazte hil zan, 27 urterekin. Uste dut sobredosi batez hil zela.

26zubia02.jpg

 

Ez ginen igo Empire State-ra.

27enpire.jpg

Ez genduan diamanterik erosi Tifanysen.

Hotza egiten zaban kalean jateko eta hot-dog bat jan barik etorri gera.

Limousinan ere ez gera ibili.

Ez dugu saskibaloi partidurik ikusi Madison Square Gardem-en.

Ez ginen euskal etxera jun.

Ez dugu...

Hori bai, begiak zabal zabalik euki ditugu momentuoro baina beti laga behar da zerbait egin barik berriz bueltatzeko aitzakia eukitzeko.

begiak.jpg

etiketak: beste kontu batzuk
Iratxe
Iratxe dio:
2005/04/08 20:08

Ummmmmmmmm... Hau bai kronika bikaina. Eti, zure baimenarekin nik neuk beste atal bal gehitu egingo nioke:

Soinuena: Juduen auzoko lasaitasuna; China Towneko zalaparta; Metroarena geltokian sartzean; Musikalaren abestiak; Museoen ixiltasuna; eta denbora luzean buruan eukiko dudan hauek bien tolonterien ohiartzuna......

Chicos, once again too un placer....dibertigarria, oso dibertigarria.

Patxi
Patxi dio:
2005/04/08 20:07

Zure orriaren oso zale egin ninduen horrek segitzen nau erakartzen oraindik ere (zureak bakarrik diren beste dozenaka birtutez gain):

adiskidetasunak.

Dana ezin dala euki bizitza hontan baina... Adiskidetasuna daukanari, oso, oso gutxi falta zaio.

Eskerrikasko, Maite! Borobil borobil eta zoragarri, atera zaizu kontakizuna.

Hurrengoaren zain.

txina
txina dio:
2005/04/08 19:04

oso polita maite... oin bai inbidia barruraino sartu zaidala, bai argazkiak eta bai hitzak.. hurrengoan nik ere jun nahi dottttttt muakkkkkkkk

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: