Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / New York (I)

New York (I)

Maite Rementeria 2005/04/06 15:14

Beti bezala luze xamar atera zait kontakizuna eta hiru zatitan banatu dot:

  • Aurpegiak
  • Lekuak
  • Borratuko nuke, gehien gustatu zait eta egin gabe geratu zaigu

Luzea da New York. Luzeak dira kaleak, eta difizioak. Eta luzeak dira egunak oporretan. Dana da luzea. Eta baita azkarra ere. Jendea eta kotxeak, denak dabiz bizkor bizkor. Gu ere hala ibili ginen, azkar azkar eta asko. Ez dakit jun aurretik antibiotikoak hartzen egon nintzelako edo zer baina asko nekatu naiz opor hauetan.

01luzeak.jpg

 

Dena da han pelikuletan bezala. Etxe gehienak filmeetan ihes egiteko erabiltzen dituzten burdinezko eskilera bitxi horiek dituzte. Eraikuntzak buka ezinak dira eta polizia sirenak entzuten dira momentuoro. Kaleak taxi horiz eta limousinaz beteak daude, poliziak potoloak dira eta alkantarilak kea dariote. Jendeak oinezean dijoala gosaltzen, edo bazkaltzen edo afaltzen du. Eta edozein ordutan gainera. 24 orduak dago esna New York.

02eskilarak.jpg

 

Hiru izan gera protagonistak film partikular honetan: Bixen, Iratxe eta ni. Eta gure pelikulan paper txiki txiki batzuk euki dituzten aurpegi gutxi batzuk baino ez zaizkit gogoratzen.

03hirurak.jpg

 

Jose. Erderaz zekien errezepzioko mutil kubatarra. Ingelesik jakin barik ere lasai asko jun leike New York-era. Ia beti aurkitzen dozu gazteleraz berba egiten daban norbait.

04eskubeltzak.jpg

 

Kalean geratu eta bere emazteak inguruko edifizio batetik 11M-a nola bizi izan zuen kontatu zigun gizon nagusi hura. Inoiz ahaztuko ez daban egun hura kontatu beharrak edo agian bakardadeak bultzatuta, 10 minutu luze euki gintuen bere istorioa behin eta berriz errepikatuz.

05bikiak.jpg

 

Montserrak eta Josep. Brooklyneko zubia guratzatu nahian oinezkoentzako bidea topatu ezinik genbitzala ezagutu genuen bikote katalana. Ze katalanak diren batzutan katalanak!. Jatordu bakoitzean zer eta zenbat dirutan jan zuten kontatu zigun Montsek 10 minutuan inork ezer galdetu barik!

06zubia.jpg

 

Luis Foncillas. Duela 11 urtetik NY-en bizi den naparra. Iaz arte Brooklyn-eko euskaletxeko lehendakaria izandakoa. Radio Euskadiko korresponsala eta MTVn lan egiten duen kazetaria. Lagun baten laguna zelarik bixitan jun gintzaion eta MTVko kafeterian bazkaldu genduan berarekin. Gero VIACOM eraikuntza barrutik ikusteko aukera izan genduan. Luis, mutil oso majoa, oso ondo portatu zan gurekin. Ni estressatu xamar bizi nintzelakoan, nerea kamara lentan doa Luisenarekin konparatuz. Horrela jarraitzen badu berehala bukatuko zaio bizitza Luisi, baina New York-en jendea horrela bizi delakoan nago, azkar azkar.

07times.jpg

 

Eta kolektiboak. Judutarrak eta txinatarrak aipatuko nituzke. Txina-Town ikusgarria da bentan. Ia ia txinara bertara jutia bezala da. Dena dago txinoz idatzita eta dendak bertako jakiz hornituak daude eta gorria da kolore nagusia.

Judutarrena, berriz, oso bitxia izan zan. Aspaldian modan dagoen Williansburg deritzon auzo baten bila genbiltzan. Manhattan-eko prezio garestietatik ihesi Brooklynera bizitzera joan den jende gazte mordoak jarri du modan auzo hau. Denda txiki eta politak, bigarren eskuko erropa, jatetxe desberdin mordoa eta gazte jendea nonahi.

08pintada.jpg

 

Baina hona iritsi aurretik auzo judutarrean galdu ginen. Aste Santuko zapatua zan eguerdiko 12ak aldera. Gizon asko eta emakume gutxi, eta gainera, bakoitza bere aldetik. Gizonak abrigo beltzak zeramazkiten eta buruan ahuntzaren narruz egina zirudien txapel borobil eta handi batzuk. Gehienak bizardunak eta patilletatik zintzilik kiribilo luze luzeak zeuzkaten. Emakumeak ere denak abrigoa zeramaten, baina ez beti beltza eta painelua edo bestela peluka zeramaten buruan. Atentzio deitzen zidaten emakume haiek eta hona etorritakoan jakin genduan emakume jutudar ortodoxoak hilea moztera derrigortuak daudela. Ardi zuri bakarrak ginen artalde beltz hartan eta guk adina begiratzen gintuzten haiek gu. Atrebitu ere ez nintzan egin kamara ateratzera.

 

09aurpegiak.jpg

Beste guztiak gure begien aurretik pasatu diren milaka aurpegi baino ez dira izan. Anonimoa da oso New York.

etiketak: beste kontu batzuk
Iratxe
Iratxe dio:
2005/04/06 19:01

Uffffff, momentu txiki bategatik loak hartu nau ..Aurpegi horiek hodei lehun eta bigun batean oporretara eraman naute berriro.... ummmmmmm... Esnatzean, bi gauza: Aurpegiko irribarre ikusgarria eta..... los pelillos cual escarpias.

Thanks Mai, biharkoaren zain.

john whitechapel
john whitechapel dio:
2005/04/06 17:42

Chapeau txata, chapeau.

John Whitechapel

txina
txina dio:
2005/04/07 00:18

makina bat zara etiam....bai aurpegikoak eta bai hauek oso politak dira...eta testuak ere bai..... ezin dot gehiago esan makina mas q makina!!

Julen
Julen dio:
2005/04/06 21:16

A ze argazki polittak atera dituzun!! Hurrengo edizioetan ea ba gehiago dauden...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: