Header berria dauka Etiamek
Oporretan ariketa bat jarri nion nere buruari. Aspalditik neukan headerra aldatzeko gogoa eta apropos ibili nintzen Etiam osatzen duten hizkiei argazkiak ateratzen. Hona hemen zer dan bakoitza:
E: Gugemmheim. Museoaren fatxadari aterata.
T: Lehen dorre bikiak zeuden "Zona 0" deritzon tokian dagoen gurutzea.
I: Times Square-eko informazio bulegoa.
A: MOMAko fatxadan dagoen rotuloari atera nion baina rotatu egin dut han bertikalean idatzita bait dago.
M: Metroa adierazten duen txirinboloa.
Gero letra guztiak photosophen sartu, zenbait filtro aplikatu eta horra hor emaitza.
Kriseilua gogorarazten dit header honek. Goxotasunaren sentsazioa. Iluntasunean, zatoz epeltasunera, Etiamen argi goxora... Edo holako zerbait. Intimotasuna.
Aurreko headerraren kolorearekin akordatzen naiz, hori bai.
Nere lankide batek bota zuen atzo: "Joe, es una artista e?"