Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Koldo

Koldo

Maite Rementeria 2005/02/18 20:19

Bueno jun dia bizkarreko minak, bertigoak eta ostiango guztiak. Oraindik ere ez nago on onenian baina behin behea jo ezkero gora baino ezin leike egin.

Bizkarreko minaren ondorioz edo, bertigoa eman zidan pasa dan asteartean. Euki al dozue inoiz bertigorik? Benetan deserosoa da. Burua nun daukazun asmatu ezinik. Kriston mareoa. Paretetara helduta ibili beharra neukan zuzen jun ahal izateko. Sekula holakorik!

Baina, tira! bizkarra hobeto eta gainera pozik egoteko beste arrazoi bat ere badut. Berriz ere tia izan naiz. Eta badakit nere hiloba izanik ez naizela batere neutrala, baina halako gauza ederrik! Ume guztiak zatarrak direla esaten dutenak ere badira baina neri beti begitantzen jataz politak eta Koldo ere ala iruditu zitzaidan jaio eta bi ordutara ikusi nabanian.

Koldo. Ez al da polita?

etiketak: beste kontu batzuk
Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2005/02/20 22:28

Pozten naiz, Maite, zure onera itzuli zarelako. Zaindu, hala ere, gaitz horiek zitalak izaten dira-eta. Zorionak, bestalde,lobatxo jaio berriagatik. Oso polita da.

xme
xme dio:
2005/02/21 13:26

Zorionak, "izeba ona".

Agruatxi
Agruatxi dio:
2005/02/21 21:59

Ez da izango ba!!!!

Berriro ere eskerrik asko Eti!!!!!! Zuri esker badakit zer dan gauetan beti faltan bota izan dudana......Bai, orain, plazer aurpegi hori ikusi dudan momentuan bertan konturatu naiz.....

Gaurtik ez da pasako........ Etxerako bidean mertzeria batean gelditu eta daukaten txanorik loditxoena erosiko dot....ze ba?? Ez didazue esango holako aurpegia eukinda, goizean goiz txarto lo eginda altxatuko denik, ezta?

Agruatxi

Iaki zena
Iaki zena dio:
2005/03/02 19:14

Rementeriatarra dela ezin ukatu. Horrek ere bi metroak hartuko ote ditu? Horrela lo egin ezkero seguru baietz. Pozten naiz lepoarena eta bertigoena pasata izatea. Adoz, nago. Kriston tia.

Patxi
Patxi dio:
2005/02/20 08:48

Ume jaioberri guztiak zatarrak direla esaten duten hoiek, ez dute sekula bat besotan izan, eroriko zaien bildurragatik beharbada, edo ez dute usaindu, ez diote muxu dozena bat eman.

Neu ere hoietakoa nintzen, baina zorionez, ikasi nuen, eta mundu honetan igual gauza zoragarriagorik ez dago.

Ez daki ondo Koldok, ze izeba tokatu zaion!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: