Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / R.o.b.o.c.o.p

R.o.b.o.c.o.p

Maite Rementeria 2005/02/01 15:14

Pilatzen ari jataz hemen kontatu nahi nituen zenbait pasadizu, baina osasunez pattal gaudenian!

Kriston bizkarreko minarekin nabil. Tortikulis bat zana zerbait serioagoa bihurtu dela uste dut.

Duela astebe hasi nintzan tortikulisarekin eta atzo azkenian masajistiana jun bihar izan nintzan. Kriston sakatuak egin zizkidan, ia malkoak atera arte. Eta gaur zisko egina nago. Ez dakit agujetak diazen edo erabat izorratu nauen. Mina daukat, gogo txarrez nago eta gainera robocop ematen dot.

Holakoetan Frida Kahlotaz akordatzen naiz. Harek bizi osoa eman zeban bizkarreko minez haurtzaroan euki zaban istripu baten ondorioz. Nik astebete daramat baina dagoeneko aspertu naiz.

Ba al du inork barita magikorik? "Jun dadila, jun dadila eta jun dadila". Hiru ikutu behar omen dira.

Mejoratzen naizenian jarraituko dot party literarioko testuekin, norberaren argazkiak interneten jartzeak duen arriskuetaz ere idazti nahi dot eta baita Plateruena webgunerarekin gertatu zaidan anekdota zatarra ere.

etiketak: beste kontu batzuk
txina
txina dio:
2005/02/02 18:59

zu tortikulisarekin, zure ahizpa ere bai..mmmmmm zetan okupatzen dozue zuen denbora librea?? ez dot pentsau nahi jejeje ponte buena bollo!!

ogrosabel
ogrosabel dio:
2005/02/02 01:59

neska, neska, neska oraindik masajista astopotroekin fidatzen haiz??? etorri profesional batengana Ondarru aldera, ez zaitut jango eta! 946 830 355

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: