Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Asteburua Lizoainen

Asteburua Lizoainen

Maite Rementeria 2004/08/02 08:43

Gustora nauanian irriparria ipintzen jata ahoan eta tontatzat har nazaketen errezelo puntu bat euki arren, ezin izaten diot irriparre egitiari laga. Hau zuzeneko kontzertuaten sarri pasatzen jata baina asteburu osoa irriparrez pasa dut eta gaur, agujetak moduan ditut aurpegian.

Zenbat eta zenbat egun juten diazen lo, jan eta lan bakarrik egin dugunaren sentsazioarekin. Asteburu honek berriz askorako eman digu. Oteiza, bainua errekan, pasiaratxoa bizikletan, barbakoa terrazan, erdi-aroko ezkontza bat... Eta ilargi betea. Betea eta naranja naranja azaldu zitzaigun. Gero poliki poliki zuria jarri zen arte. Kamara digital bat baneuka... Oporrak bukatzen direnean, dirua geratzen bazait, bat erosiko dut.

Ez da normala hilabete berberan bi ilargi bete tokatzea. Zapatukoa bigarrena izan zen. Patxik komentatu zigunez, eta beharra izan ezkero, momentu hau, bigarren ilbetearena, barkamena eskatzeko momentu aproposa da.

Nafarroan, Lizoainen pasatu dut asteburua. Altzuzatik, Oteizaren fundazio museoa dagoen herritik oso hurbil dagoen herri txiki txiki bat da Lizoain. 30 bat pertsona bizi omen dira bertan. Tabernarik ere ez dago baina elkarte bat daukate eta bertako gazteak, bost, ordenagailu bidez jartzen dute musika. Batzutan harritu egiten naiz toki batzutara zeinen azkar iristen den teknologia. Elgoibarren 20 taberna izango dira eta bitan baino ez dute horrela jartzen musika.

Oteiza fundazioari buruz beste egun batean posteatuko dut. Besteak beste erdi-aroko ezkontza bat ikusteko aukera izan gendun. Eta baita bertan parte hartu ere. Herriko bi gazteri modu desberdinean ezkontzea okurritu zitzaien eta Erdi-Aroko ezkontza bat antolatu zuten. Gonbidatu guztiak garai hartako erropekin jantzita, afaria zelai batean, menua ere berezia. Oso polita izan zen. Hanketan ere agujetak ditut gaur.

etiketak: beste kontu batzuk
Iratxe
Iratxe dio:
2004/08/02 13:46

Nahiz eta zapatuan ilargia denontzat atera, Nafar aldean asteburua pasatu dugunontzat kutsu beriz bat izan du, Oteizak esango zuen moduan "huts" berezi bat.

Lizoainen egon ginen Nafar, Giputz eta Bizkaitarrentzat ilargiak opari ezin iguala bialdu zigun. Batzuentzat denbora den kontseptu gaindiezina lehertu egin zigun. Oraingo honetan denbora ez zen ordu, minutu edo segunduz neurtu; begiradetan ikusten zen barrez eta bihotzeko zirrikituetan aztarna uzten duten esperientziaz baizik.

Asteburu honetan bakoitzak bere barnean "big ban" txiki bat bizi izatea lortu duen ilargiari.... Eskerrik asko!!!!

txina
txina dio:
2004/08/02 20:18

Ilargiak, gure arteko giroak...danak eman digu errepikatzeko gogoa, agian ez Lizoainen, baina beste leku batzuk deskubritzeagatik badauzkagu eta egia esanda, errepikatzea ez zaigu inporta elkarrekin disfrutatzen badugu momentu hori. Baja batzuk egon ziren, hurrengoan lista pasauko dugu jajajajajaja muxus eta eskerrik asko

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: