Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Lorik ezin hartu

Lorik ezin hartu

Maite Rementeria 2004/07/30 01:12

Telebistarik gabe, liburua irakurtzeaz aspertu, argia amatatu, hamabietako trena entzun, beste ordubete bueltaka, berriz liburua hartu, berriz aspertu, logurea ez dator eta entretinatzeko inor ez badago, zer egin leike?

Eguneko bigarren post-a idatzi eta esne epela hartu.

etiketak: beste kontu batzuk
Patxi
Patxi dio:
2004/08/16 22:38

Bueno, neri gauza bat okurritzen zait. Ez da askotan aitortzen dena, baina esango nuke nahiko erabilia dela, gizonezkoon artean batipat. Bi gauza behar dituzu: irudimena, eta kleenex pakete bat. "santo remedio" denik ezin esan, santuek ez zutelako asko-batere praktikatzen (bai ote?), baina efektiboa izan, bada.

Valium-5 a ere ez da erremedio txarra izaten. Ausartu egin naiz hau esaten, blog honetan aditzen den marianito usaia dela eta. Drogak, jakina denez, mesedegarri, bere tamainan. Neri kadukatu egiten zaizkit, baina beti eukitzen ditut badaezbadaere, mesanotxean.

Segura irratiko errosarioa grabatuta eukitzea ere ez dago gaizki. Sufritu egiten duzu lehenengo bost-hamar minututan, baina gero lo geratzen zara: superbizipen arrazoiak.

X.M.E.
X.M.E. dio:
2004/07/30 10:09

Ba, ez du erremediorik. Denoi gertatu izan zaigu inoiz edo behin. Esaera zaharraren moldaketa egin nuen behin: "Mal de muchos, consuelo de todos". Ez dut uste kasu honetan betetzen denik baina.

Animo, gaur seguru ondo egingo duzula

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: