Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Garraxi

Garraxi

Maite Rementeria 2004/07/28 09:30

Bart ez neban Etiamen idazteko astirik euki. Amago eta Migel berriz ere guraso izan dira. Eta Jone, jaioberria, bisitatzera jun ginan Donostiako Kiron hospitalera. Ama zeinen guapa zegoen eta 3 kilo 700 pisatzen daban neska eder, txatina eta prexioxa begiak zabaldu ezinik ikusi ostean, afaltzera konbidatu gintuen aita zoriontsuak Bixen eta biok.

"Garraxi". Egia auzoan. Toki oso interesgarria. Taberna bat da baina jaten ematen debe. Janari begetarianoa, baina bazeuden tranpadun zenbait plater ere urdaiazpikodunak. Norberak eskatzen du barran eta gero mahaira ekartzen debe janaria. Ogia ere norberak mozten du, ogirik ez alperrik galtzeko. Entsaladak, kus-kusa, lasaña, pintxitoak, barazkiak plantxan, arroza,...

Umhhh! Opor usaina zeukan toki honek. Kanpora jun eta horrelako toki bat aurkitzen dudanean zoriontsu izan ohi naiz. Atzo, piskat oporretan bezala sentitu nintzan.

Garraxi: kuadro politak paretetan, koketoa, txikia, bohemioa, gaztea, begetarianoa.

etiketak: beste kontu batzuk
John Whitechapel
John Whitechapel dio:
2004/07/30 11:35

Eskerrikasko Itxaso...benetan..apur bat urduri nengoen nire look berria zela eta baina argi utzi didazue irresistible nagoela... Urrengo pausoa, gorputz guztiko hileak tono berdinean eta tankera berean ipintzea...

Muakkkssssssssss

maite
maite dio:
2004/07/30 00:19

Eskerrikasko maitxia!!

Ondo ondo pasa oporretan eta irailean *Bazen garaia"ra jungo gera kontatu ahal diren oporretako kontuak kontatzera. Jesus zenbat kontu!!

Itxaso
Itxaso dio:
2004/07/29 15:18

Uauuu Bixen, ze guapo!! Jiiijijiji.

Maite, Garraxi horrek itxura hobezina dauka, Iratxeri esan behar diogu bertara eruteko. Bilbon ere badaukagu horrelako zerbait, norberak eraman behar ditu platerak etabar mahaira, gauzak barratik jaso... oso bohemicool da, eta bejeta. Nire etxetik hurbil dago gainera, Bazen garaia du izena. Joan egingo gara?

Dena den, oporretatik bueltan izan beharko... igandean goiaz!!! :D

Mua. I like your blog.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: