Jazzaldia Donostian
Holan, azkar azkar, batez ere berandu dalako. Donostian izan gera. Jazzaldia izan da oraingoan gure eskusa.
Kontzertuetara jun aurretik Alde Zaharretik pasatu gera. Ni Bilintxera sartu eta estrabiatuta naukan Breeders-en Last splash diskoa erosteko aprobetxatu nahi izan dut baina ez zaken. Lastima!
Gero La cuchara de San Telmo deitzen den toki baten jan dugu pintxo bat. Uuuuuufa! Karuak, baina ummmmh! ze plazer, ze goxoa! Hurrengoa baten, bueltatzen naizenian, zerrendako guztiak pobratzea gustatuko jatan. Hainbeste daude eta denak hain izen polita dute...
Gero Zurrioalara jun gera. Paraje paregabea edozertarako. Oraindik ere area daukat oinetan baina izugarri disfrutatu dot. Orain goguan ez dauzkadan bi talde ikusi ditugu. Zeharo desberdinak, baina zoragarriak biak.
Bat Kursal azpian. Ze polita kursala gauez bere argi zuri zuri horiekin. Kursal azpiko taldean neska batek abesten zaban. Zelan adierazi?. Batzuek zorte hori dute. Horrela jaiotzen dira. Ez dakit don deitu edo... Ahots horrekin jaio ezkero abeslari baino ezin zaitezke izan. Gozamena eta inbidixia ere bai. Gainera, korpiño beltz bat zeraman.
Beste taldea hondartzan ikusi dugu. Erritmo oso afrikarra. Gerria eta sorbalda mugiarazi egiten duten horietakoa. Baina kasu honetan taldeak baino espazioak gehiago bete nau. Hondartza, are hotza oinetan, haizea, itsaso usaina,... Pareje ezin hobea da hondartza musikaz gozatzeko.
Gero neka neka eginda etxera. Gaur ostirala da eta aste osoko karga daukat gorputzean. Ene, ohera noa!!!