Mila gau
Erdi lo
Gau ederraren babesean nago;
Erdi ero
Gau giroaren magalean.
Mila gau eta beste bat gehiago
gorrotoak uxatuta,
Beste hainbeste eta mila gehiago
Beldur denak ahaztuta.
Berrogei lapurrak
Ezagutu eta
Antola dezagun
Ekintza.
Patu txarraren giltzak
Ohostuta eraman,
Gordelekuan sartu
Lurpean.
Erdi lo...
Mila gau eta...
Hobe ez ibiltzea
atabalaren martxan,
Ikararen auzoan
Ez bizi.
Ez itxi ateak.
Hobe lehioa ireki
Gau giroan sartu
Lasaiturik.
(Ruper Ordorika (Mila Gau). Zati bat ipintzea pentsatu dot baina aurrera jun ahala pena eman dit mozteak eta hortxe danori.)
Gauak badaki sorpresa ederrak ematen. Bart berandu harrapatu ninduen telebista aurrian eta Eitbkultura ikusteko aukera izan naban. Ze errealizazio polita daukan programa horrek!
Bi oparikin jun nitzan ohera. Benjamin Biolay eta Iker Ayestaran. Bata musiko frantziarra eta bestea ilustratzaile donostiarra.
Um! Zelan gustatzen jata emakume horien borobiltasuna, emakume borobilak batere modan ez gauden garaiotan.
Hala ere, eta hor goian pegatu dudan Ruperren abesti horri tiratuz, domekan Ruper ikustera jun nitzan Azkoitiko Mataderora. Dotore atera zan egun berezietarako omen txaketa jantzita eta Javi Ullak oso egoki atondutako argien babesean. Angel Catarainek soinua perfektua itzuli zigun eta Rupertorioa desberdina izan zan. Mimo bereziarekin prestatu zaban Ruperrek kontzertu hau. Azkoitiar bertso-saltzaile batek egindako bertsoak batzuk kantatu zizkigun a capela. Oraingoan ere, zoragarri egon zan. Anari eta bien arteko kantutxo bat baino ez neban faltan bota baina Anarik berak esanda, bera Oñatira dixen hurrenguan egingo debela, ondo prestatu barik ezin dala. Biak ere prefekzionista hutsak dira eta norberan herria ez da inprobisazioetarako tablau aproposena. Ni zain.
Baina gehien-gehien sarrera gustatu jatan. Eskuz egindako gauzen xarma berezi hori zakan. Zenbakia banaka numeratutakoa. Gero eta gutxiago ikusten diren horietakoa. Dagoeneko nere mesillako kajoiaren kaosean toki pribilejiatua aurkitu dabana.
Ehun eta berrogeitamar sarrera saldu zituzten eta neria, kasualidadia!, 100. izan zan. Sarrera polita, zenbaki polita. Mila gau, eta beste bat gehiago, gaur goiz jutia tokatzen da.
Biolayri buruz zeoze entzunda nakan... Kurberi buruz... Botero pilua gustatzen jata. Bartzelonan katu bat dao, kurba borobilekin. Eta Berlinen oiñ berri egon naizenez, arte garaikideko museuan parkia Boteron eskulturez beteta dao... paaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa