Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Banku atrakatzaile bat ezagutu dot

Banku atrakatzaile bat ezagutu dot

Maite Rementeria 2007/11/05 00:05

Biharko kafe orduan, asteburu luzearen errepasoa egiten hasten geranian eta banku atrakatzaile bat ezagutu dotela esaten dotenian, badakit Aitzolen txisteren bat entzun biakotela, baina nik behintzat sinistu egin nizkion kontatuko guztiak.

Ostiral gabian izan zan Azkoitin. 10:30etatik ari ginen “azkena” hori hartzen eta 12ak izango ziren Iñaki juntatu jakunian Atraskuan. Famili bazkarixa euki omen zaban eta arin zakan mingaina. 5-6 aldiz azaldu ei da telebistan eta inungo lotsa barik kontatzen zituan istorioak Iñakik altu altuan, beraz ez dut uste nik hemen bere pasadizuen berri ematea ajolako zaionik.

Gaur egun berrogeitapiku urte eukiko ditu baina 18-19 urterekin hasi zan azkoitiar xelebre honen istorioa. Lagun baten kotxearekin istripua euki eta kotxea destrozatu omen zaban. Orduan ez zan orain moduan, dirurik ez, eta bankuak ez zion prestamorik ematen lagunaren kotxea konpontzeko. Lapurrari lapurtzea ez omen da delitua eta Baztartxon, Azkoitiko zineman, “El vaquilla”ren pelikula ikusita erabaki omen zeben bankua atrakatzia. Pelikulan ikusita behintzat, erreza omen zirudien.

Osabari ehizako eskopeta kendu, kañoi zati bat moztu “recortada” bat egiteko eta beste pistolak gezurretakoak omen ziran. Tiroak egiteko eskopetagatik izan ez balitz ez zirala kartzelara jungo esan omen zien abokatuak. Ez zeukala odol deliturik esaten zian behin eta berriz, inoiz ez zabala inor tirokatu, tiroak beti gora egiten zituztela.

Nik egia esan, ez nekien zer sinisitu eta zer ez baina ondoegi kontatzen zaban asmatua izateko. Lehen lapurretan 3 kilo ohostu ei zituzten. Zelako parranda bota omen zuten hango diruekin garai hartan hain famatua zan Azkoitiko Deam pub-ean. “Hor goian kantzontzillotan dantzan amaitu genduan gabe hartan”. Errealeko jugadorien plantilla ia osua etortzen zan orduan parrandara Deam-era. Esan zidan ze jokalariren laguna egin zan eta gero Martutenera sartu zebenian zelan jun jakon bixitan jokalari hura eta beste mordo bat, baina fubola ez da sekula nere fuertia izan eta ezin naiz izenetaz akordatu.

Baina harrapatu egin zuten eta 7 urte egin zituen kartzelan Iñakik. Han ezagutu omen zuen “El vaquilla” eta bere errua zala bera han egotia esan omen zion. Egia esan graziaz kontatzen zituen gauzak Iñakik.

Elgoibarko nintzela esan nionionian, estudiatu zutela bertako bankua, baina ihes egiteko irteera zailak zeuzkala eta horregatik ez zebela atrakatu. Eta arrazoia daka Iñakik, plazatik gertuegi, munizipalak parian, aldapa beste aldera... Nahi barik seguruenik baina estrategikoki oso ondo kokatua dao Laborala Elgoibarren.

Batzutan merezi dau azkenengo espuela hori luzatzia. Ni behintzat majo entretenitu ninduan Piok.

etiketak: beste kontu batzuk
agruatxi
agruatxi dio:
2007/11/07 14:16

jajajaja.. Dios los cria y ellos..... jajajaja... bai, holakoak espuelatan gertatzen omen dira beti.

aitzol
aitzol dio:
2007/11/06 10:47

Joe, hau presioa! Orain txisteren bat ezpazait okurritzen akabo! ;)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: