Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Afrodisiakoa, antidepresiboa eta gutxi balitz plazer hutsa ahoan

Afrodisiakoa, antidepresiboa eta gutxi balitz plazer hutsa ahoan

Maite Rementeria 2007/10/22 00:11

Hipotekak estu estu zauzkanian baina opariak egiten izugarri disfrutatzen dozun horietako bazera, buruari pare bat buelta ematea da soluzioa. Diru gutxi eta dedikazio apur batekin opari zoragarriak egin daitezke.

Aspaldian txokolatezko trufak dira nere opari preferidua. Rezeta Hasier Etxeberria Elgoibartar polifazetikoari hartu nion David de Jorge-rekin batera atera zaban Sukaldean. Mila eta bat errezeta etxean egiteko liburutik.

Liburuko Errezeta:

OSAGAIAK
- 300 g txokolate beltza. kalitate onekoa
- 200 g txokolate esneduna
- 200 g esnegain likidoa
- Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko

PRESTAERA
Esnegaina irakiten ipini eta hasi orduko sutatik atera. Txokolate beltza eta esneduna sartu eta pausatzen utziko dugu minutu batzuetan, txokolatea urtu arte. Orduan egurrezko kutxara batekin eragingo dugu txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte. Ontzi berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan, ongi estalita, ordu batzuetan, txokolatea gogor dadin. Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu, kafeko koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao-hautsean, kakaoa garratza bada hobe, pasako ditugu gero. Pausatzen utzi eta jan.

Nere ekarpena

Oraintxe hasten da onena. Neri esperimentatzea gustatzen jata. Txokolate masa frigorifikora aurretik lau ontzitan banatu eta zapore desberdinetako trufak egin. Laga txokolate hutsezkoak ontzi baten eta Ronez mozkortutako maspasekin beste batzuk, Grand Marnierrarekin bustiak (neri hauek gustatzen jataz gehien), neskafedunak, almendra pikatuarekin tipo Ferrero Roche, intxaur zati handiekin, kakao hautsarekin rebozatu beharrean txokolatedun muesliarekin rebozatutakoak, ... Gero zapore desberdinak zelofan kolore desberdinekin bereiztu, kaxa polit bat "todoacien" batian eta listo!.

Benga truekerako prest nao. Zer eskaintzen didazu dozena bat trufaren truke?

etiketak: beste kontu batzuk
Aintzi
Aintzi dio:
2011/03/11 02:22

jo.... maite, zureak bezalakoak egitea oso zaila izango da, eta zelako erreza zureak pakete polit polit batean jaso, zabaldu eta jatea.. baina hala eta guztiz rezeta jasotzeko eman dotan txapagaittik be saiatuko naiz egun baten. Ahhhhh, baina horrek ez dau esan nahi hortara dedikatuko naizenik eh???; sukaldaritza ez da nere puntua... muaaaaaaaaaa

matx
matx dio:
2007/10/25 23:29

Mmmmmmmmmm Ze onak daozen!!!! Aspalditik zor detzut masaje bat... Oiñ txokolatezkua eiñ biharko dotzut!!

Josu
Josu dio:
2007/10/22 04:17

Ze gozua! Nik oin dala gitxi ein neban. Hozkailua biharrian konjeladora erabili neban, eta ron biharrian koñaka. Bainilla aroma nekan eta hori be bota netzan. Baña esnedun txokolatia ez, txokolate beltza bakarrik erabiltzeko esaten zeben irakurritako rezetak (bat baino gehixago noski). Probauko dot hurrengo batian... mmmm ointxe bertan korrika noia kongeladorera baten bila!!

Maite, ilusioa ein dit (eta seguru ez neri bakarrik) blogari atzera be heldu detsazula ikustiak! Aupa Joxe eta bere akuilua!

Adrian
Adrian dio:
2007/10/26 15:59

UHMMMMMMMMM Orain bazkalduta nago baina jango nuke

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: