Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Urtebetetze festa

Urtebetetze festa

Maite Rementeria 2005/12/16 13:42

Kaixo Iratxe!

Atzo jendiak zugatik galdetzen zian eta nik daneri ondo zenbiltzala esaten nien. The people miss you. Gabonak pasa ostean Bilboko lagunekin bazkari bat egin bihar dogu Ubitarten.

Gu ondo. Betiko antzera. Ikuskizuna oso polita izan zan. Agurtzane eta hasierako ekipoa omendu zituzten. Jesus! Hainbeste urte eta nerbiosa zauan Agur, taulara igotzeko.

Ni erropaz aldatzera jun nitzan etxera 10 urtek dotere jutia merezi zebelako eta han igo zan Joxemi, bere kuadrozko alkondariakin eta txaketia kendu ere egin barik. Hurrengo ikusten dotenian errietan egin bihar diot. Resu, berriz, dotore dotore igo zan, bodetarako erropiakin moduan.

· Tapia eta Leturia (muy alegres ellos).

· Kirmenek ipuintxo bat irakurri zaban. Bateron batek esan zaban mutil hau gero eta guapuaua dauala eta egixa da. Eta zelan gustatzen bere berbetia!

· Petti (umh! desiatzen nago bere kontzertu oso bat ikusteko).

· Rafa Rueda (ze majua dan!) eta Split77-ko bajista guapo guapo hori.

· Serrano (Kafe Antzokiarekin batera ospatzen dau Asierrek neskia ezagutu zabanekua eta atzo ere kantu bat dedikatu zion. Ai! que bonito!).

· Mikel Urdangarin (Barriak egin genitxun "con el jerse de punto arroz que se habia traido". Teklaua jotzen zaban beste batek ere "punto de arroz"eko jertsia zakan eta moda-modakua zala erabaki genduan).

· Anje Duhalde (betiko lez).

· Ander Lipusekin kriston barriak egin nitxuan.

· Doctor Deseo ixa ixa en pleno (Lauaxetaren kantua eta "corazon de tango" jo zeben eta berriz esan zaban "sois unos jodidos horteras" kantua hasi aurretik).

· Txuma. (Izaskun kantua abestu zaban eta ni nere lagun Izaskunetaz akordatu nitzan. Eta umia euki zabanian Txumaren disko hau erregalatu nionekoa eta berak zelan eskertu zidan norbait amataz akordatu zala esanez).

· Aurkezle Joxe Angel. Umh!! ze goxua dan gizon hori. Esan al dizut Gaubasarako Ruperren kontzertua eta “Eguneroko bizitzan” kantua aukeratu zabala? Banakixan norbaitek hori aukeratuko zabala eta horregatik esan naban nik Postal Service.

· Ez dakit bateronbat ahazten jatan... A bai!!! Gari a kapela kantatzen eskilaretan jarrita. Kitarra eta ezer barik (que punki es!). Athom Rhumbako nere patilloso preferidua ere han ikusi naban pululatzen baina ez zan gora igo. Anari eta Ruper ere iragarrita zeuden Agurrek pasa zidan zerrendan baina ez ziren azaldu.

Luntxian bandeja asko pasatzen zian baina nik berba asko, edan eta jan gutxi eta piskat mozkortuta amaitu naban. Gero parrandarako astirik gabe bueltatu ginan. Bata eta bestea saludatu orduko txoferra etorri jatan noiz jun bihar ginan esaten. 12ak ipinita geneukan ordu tope moduan eta 12:30etan atera ginan. 1:30etarako ohian nauan baina gaur kao nao. Burukomin apur bat eta loguriak.

Bueno maitxia, egun on ona izan.

maite

etiketak: musika
happysam
happysam dio:
2006/01/03 00:12

euskera oh oh euskera yeah yeah

patxi  lurra
patxi lurra dio:
2005/12/27 10:07

Parkau hain berandu sartzearren, baina tira.

Festa ederra, zalantza barik. "Ez neban gitxiago espero" esango neban, baina egia esan 10 urte hauetan danetarik egon da. Gehienak, parranda onak, bazkari goxoak (horiek bai, dan-danak goxoak, gehienak anaiagaz batera), kontzertuak (bat aukeratzekotan, agian, "Zea Mays"ek emondakoa orain dala bizpairu urtez, Udalak ustekabean osorik diruz lagundutakoa), berbaldiak, Itzulpengintza ikastaroa,...

Hamargarren urteurrenarena, parranda galanta, baina "Festus Interruptus" izan zan, geu be goiz joan behar izan ginalako, Parrokianoak esan legez "goizegi joateko, beranduegi etxeratzeko". Ander Lipus asko gustau jatan (beste batzuetan legez), kanapeak be bai eta Jose Angel... beti txapeldun. Maider berataz maiteminduta dago, eta neu be bai.

Bestela, Agurtzane ahizta deukozula enterau nintzan. Bera ez dot irakasle eduki, baina Luigi bai, eta Itzulpengintza ikastaro hartan berak animau ninduen EGA hartzeko. Eskerrik asko!

Beno, gaur estrenau naz. Datorren urtean, gehiago. Urte barri on, Etiam!

PD Etiam provides the digital imaging and connectivity building blocks towards film-less radiology.

Patxi
Patxi dio:
2005/12/17 03:10

Ai Maite:

Zure mezuak, hain basamortu luzeen ondoren, oasis zoragarri dira.

Alde batetik ez dago hain gaizki hainbeste sufritzea.

Agruatxi
Agruatxi dio:
2005/12/16 18:28

Hi Our Eti!!!!

Hamargarren urteurrena!!! Ufffff . Arrimatu ez ginenak badakigu zelakoak diren ospakizun hoiek!!! 10 urte ez dira gutxi holakoak ikasteko .Onena!!!!!!!!!!! Ikasita praktikan jartzeko geratzen zaizkigun beste 60 urte luzeak!!!! Ze klaro, dinot nik, hamar urtetan Bilbo konkistatzera etorri diren Ondarrutar, Elgoibartar eta beste estratosferatar guztiak Bilbotartuko genituen honezkero, ezta??

Dena dela, atzo zeuen lo galduak errekuperatzen egon zen honen partez, Zorionak Antzokitar guztiontzat!!!!!!!

e-txaso
e-txaso dio:
2005/12/16 17:14

Ene! Kronikatxo bat eskatu, ta hiru! Ni ere ez nabil oso-osorik gaur, entrenamendu falta daukat eta parranda txikienak ere arrastoa uzten du, laostia! Ordu batan inguruan joan ginan beste batzuk, baina halere... Mushaservesa...

Muxu!

gorka eremulauak
gorka eremulauak dio:
2006/01/09 17:42

Aupa! Durangoko kontzertua gustatu izanaz pozten naiz. (Zerbait berezia zegoen giroan ezta?) Mila esker etortzeagatik!

PS: Hemen posteatu dut urteurrenaren kontuarengatik (batzuk haundiak dira eta hamar urte dituzte baina gu oraindik umeak gara eta ibiltzen ikasten ari gara eta deitzen gara eremulauak)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: