Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / ... zorionak beti

... zorionak beti

Maite Rementeria 2005/12/16 12:06

Alde Zaharreko “Zara” batian sartu eta “praka beltz batzuk pespunte zurixekin” eskatu nion dependientari. “Wait a moment please” esan zian eta beste dependienta baten bila jun zan. Ni neu gorritu eta “que quiero unos pantalones negros con pespuntes blancos!” esan nion.

Hamar urte baino gehiago pasatu dira ordutik. Kazetaritza ikasten ari nitzan Leioan eta Arangoitin bizi nitzan orduan. Aspaldi pasatu ziren modaz pespunte zuridun praka beltzak eta noizian behin euskeraz dakien dependienta batzuk topatu daitezke gaur egun Bilbon dauden Zara dendetan. Alde zaharrian euskera entzuten da takian potian eta poliki poliki bada ere, bidea eginez goazela esango nuke.

Hala ere, Kafe Antzokikoek salto kualitatibo bat eman zeban bere garaian. Alde Zaharretik erdigunera egin zeben salto. Txepetxen teoriek seguru euki zebela honetan zerikusirik. Eta Bilbo erdira jun eta euskaltegiak eta KafeAntzokia zabaldu zituzten eta erdigunetik bertatik hasi ziran euskal birusa kutsatzen. Eta 10 hamar urte pasa dira dagoeneko Kafe Antzokia zabaldu zebenetik.

Agurtzane, nere ahizpa hasieratik aritu da bertan eta badakit gutxi-gora-behera zenbat eta zenbat ordu, eta buruhauste, eta disgustu eman dizkien Kafe Antzokiak. Baina neri, dios!, neri behintzat plazerra baino ez dit eman. Bilbora erosketak egitera nixenian Kafe Antzokian bazkaltzia, plazerra da niretzat. Hara jun eta kontzertu bat ikustia, plazerra da niretzat. Goizeko 6ak iritsi, argiak piztu eta gaua konturatu barik jun dala ohartzia, plazerra da niretzat. Kabinara begiratu eta Josetxo dauanian eskuarekin "P" bat marraztu eta Pixies jartzen dabanian... hori bai dela plazerra!

Zenbat eta zenbat kontzertu zoragarri. Zenbat jai, zenbat parranda, zenbat lagun... Kopetan lotzeko moduko zenbat eta zenbat irrifarre eragin dizkidan Kafe Antzokiak. Eskerrikasko. Mila mila esker, bihotz bihotzetik, zuen 10. urteurrenian.

etiketak: musika
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: