Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Fundamentos Web Xixonen

Fundamentos Web Xixonen

Maite Rementeria 2005/11/25 00:28

Bi egunetan Gijon-en egon gera Zaloa eta biok Fundamentos Web deitzen zan ebento batian. Bertan web diseinuari buruz hitz egin da, estandarrei buruz, erabilgarritasunari eta irisgarritasunari buruz. Kronika luze, eta apur bat teknikoagoak Sustatun argitaratu ditugu:

Gustora egon naiz hitzaldiotan eta gainera oso ondo etortzen dira batzutan geldiadi hauek. Begiak pantaila aurretik kendu eta entzun. Entzun besteek zer dioten gure eguneroko lanaren inguruan. Ez degu gauza berri larregi entzun baina honelako topaketak oso ondo etortzen dira norberaren ideiak finkatu eta ordenatzeko eta lanari berriz ilusioz heltzeko.

Hortaz aparte hotel oso koketo batean egon gera zentro zentroan. Inoiz Gijonera jutea tokatu ezkero akordatu: Hotel Phatos. Lujo handirik gabe, baina berria, modernotxoa eta koketoa.

Eta Gijon oso polita da. Oso ondo jaten da eta jatetxeetan ateratzen dituzten razioak beldurgarriak dira eta begira bestela entsala hau. Bertakoak oso atseginak egin zaizkit. A! eta hori bai, hemen dagoeneko desagertuta dagoen baina Espainian oraindik asko ikusten den espezie batekin egin dugu topo: urrezko selloa, izena grabatua daukan pultsera eta urrezko kate potoloa daraman kamarero zalameroa. Ole!!

Aukeran zail xamarra da kotxez ibiltzeko. Bueno, onartu beharra dakat ni desastre xamarra naizela orientatzen baina nahiko konplikatua dela eta ez dagoela oso ondo seinalizatua esatera ausartuko naiz. Hori bai, zelan gozatu degun Zaloa eta bixok ia 4 ordutako kotxe bidaian Pearl Jam entzuten, mandarinak jaten eta berba egiten.

Hemen Zaloak Gijonen egin dituen argazki gehiago.

etiketak: beste kontu batzuk
Patxi
Patxi dio:
2005/11/25 20:34

Pearl Jam, mandarinak, eta bi neska, zein baino zein politago, kotxe baten barruan...

Zein izango gasolina surtidoreko langilea, zuei parabrisasa garbitzeko!

_

e-txaso
e-txaso dio:
2005/11/25 17:00

Iep! Bai da polita, parke handi horretan egon zinaten, animaliak dituena? Guk pentsatuta geneukan hango filme festibalera jutea, baina dana ezin da...! Bueno, potxoli, ostirala da, a gosarrrrr :)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: