Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Logofiloaren txokoa / Ginbaleta

Ginbaleta

Txiliku 2014/09/08 15:01
Daratulu txikia
Ginbaleta

Ginbaleta

ginbalet. iz. Daratulu txikia, esku bakarrez erabiltzen dena. Arotz edo zurginen lanabesa, hainbat lanetarako erabiltzen zen: iltze edo torloju handi samar bati sarrera-bidea egiteko, ohol batean zulo estu eta mehea egiteko… Baserrietan kupelari edo barrikari zulotxoa egiteko izan ohi zen ginbaleta sagardotegian edo txakolindegian; gero zotz, ziri edo ganadu-seboarekin ixten zen zulo hura eta ziri edo burdina meheago batez ireki "txotx" egiteko.

Ingelesez gimlet deitzen omen zaio tresna horri. Nork nori lapurtu zion izena? Gimlet ingeles horrek, ordea, beste nonbaitetik lortua du ospea: edabe edo cocktail bat da. Raymond Chandlerren Ez adiorik (The Long Goodbye) eleberrian Philip Marlowe ikerlariaren ezpainetan hauxe jartzen du: a real gimlet is half gin and half Rose’s lime juice, and nothing else.

Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2014/09/10 15:34
Ez nekixan! Nere ustez ginbeleta taratulu haundixa zan, beste barik (esku bikin erabiltzekua). Etxian badakagu ginbelet bat, gitxienez 50 urte ditttuana. Egixa esan, erremintta kajatik gehixen erabiltzen dotenetakua da!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Hitzen maitaleentzat baztertxoa, Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'ren bloga

Erantzunak
Ez nekixan! Nere ustez ginbeleta taratulu ... Oier Gorosabel Larrañaga, 2014/09/10 15:34
Zarautzen erregina estimatua izan zela dirudi; ... Txiliku, 2014/06/10 19:55
    Ez dakit blog bat arrakasta izateko onena zer ... Trebi, 2014/06/09 21:11
Monarkikua ez naizen arren, argittasun pizkat ... Oier Gorosabel Larrañaga, 2014/06/08 15:20