Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Logofiloaren txokoa / Arrepentidak

Arrepentidak

Txiliku 2014/06/07 19:38
Komentu zaharretako istorio atzenduak
Arrepentidak

Aquariumaren blogetik hartua





arrepentidak. iz. Garai batean izan ohi ziren damututako emakumeentzako komentuak. Komentu horietan egon ohi ziren delitu bat egin ondoren, edo kartzelatik pasatu ondoren, edo egin behar ez zuten zerbait egin ondoren, bete beharreko zigorra bete eta lehengo bizimodu okerra baztertu nahi zuten emakumeak. Horrez gain, ospe txarreko emakumeak ere joan ohi ziren (edo bidaltzen zituzten) komentu horietara. Beren borondatez joandakoak (arrepentidak) aukera omen zuten tarteka komentutik irteteko, eta urtebete pasatu ondoren ezkontzeko edo lekaime egiteko. XX. menderaino izan ziren horrelako komentuak Euskal Herrian, eta gurasoek bazuten eskubidea komentu horietara bidaltzeko bide okerra hartu zuen alaba. Hortik neska bihurriei esan ohi zitzaien esamolde hau: arrepentidetara bidaliko haut!
Manuel Chiapusok Los anarquistas y la guerra en Euskadi. La comuna de San Sebastian liburuan kontatzen digu bazela arrepentiden komentu bat Donostian 1936. urtean, zezen plaza zaharretik hurbil, Ategorrietako etxe eta txaleten artean, nonbait, eta Siro Alcain-ek (La revista vascongada Euskal-erria) argitzen digu: En los terrenos llamados de Gros (se encuentra) el convento de las Oblatas ó arrepentidas y varias casas de campo.
1931. urtean, bozketen ondoren eta emaitzak ikusita, hiri askotan errepublikazaletasuna piztu eta handitu egin zen (are gehiago zurrumurruek esaten baitzuten Alfontso XIII. ihesi joan zela). Espainiako bandera errepublikanoa udaletxe askotan jarri zen, Eibarkotik hasi eta Sahagun, Bartzelona, Sibilia, Vigo… ordena horretan. Norbaitek (Juan Bautista Aznar jenerala) esan zuen, gutxi gorabehera, herria erregezalea ohera joan eta errepublikazalea esnatu zela, baina aldaketa lehendik zetorrena izan, eta “trantsizioa” nahikoa baketsu egin zen, orokorrean, eta umore (beltz) punttua ere ez zen faltatu. Madrilen soka lodia ezarri zioten gorbata gisa Primo de Ribera jeneralaren estatuari eta jendeak arrastaka eraman zuen Sol plazaraino. Handik gutxira, Isabel II.aren irudia bere erroetatik atera eta Arrepentiden komentura eraman zuten; izan ere gure Maria Isabelak mottin-bero eta sexu-arin ospea omen zuen…

Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2014/06/08 15:20
Monarkikua ez naizen arren, argittasun pizkat Isabel II-an gaiñian. "Pottorbero" famia izan bazeban be, gauzak bere testuinguruan hartu bihar dira:
- Gogoratu etsai asko izan zittuala, andria izatiangaittik hain zuzen be (karlistak eta beste).
- 16 urte zittuala ezkontarazi zeben, Francisco de Asis lehengusu homosexualakin. Ulergarrixa danez, gazte bixak bere maitaliak izan zittuezen ("Paquita Natillas"ek be esames ugari sufridu zittuan bere aldetik).
- Euren seme-alabak (tartian Alfonso XII erregia) aitta desbardiñetakuak izan ziran).
Trebi
Trebi dio:
2014/06/09 21:11
    Ez dakit blog bat arrakasta izateko onena zer den, edo gauza interesanteak idatzi edo promozioa ondo antolatu. Hik ere horretan pentsatu beharko duk honetan segitzen bahaiz.

    Ondo segi.
            Trebi.
Txiliku
Txiliku dio:
2014/06/10 19:55
Zarautzen erregina estimatua izan zela dirudi; Mariaisabela deitzen omen zioten. Hondartzara idi-pareekin arranpa batean gora eta behera mugitzen zen kaseta batean joaten omen zen uretan bainura. Txiliku mañeruak halako batean esan omen zion berak zekien gaztelanian: "Erregina, abaja la buru, que vienen olatus". XXI. mendera arte jasan izan behar izan dugu txilikutarrek mañeruaren hizkera arlotea.
Mariaisabelak kontra izan zuen zuen mihirik gaiztoena REM sinatzen zuena izango zen, beharbada. Becquer anaiak omen ziren Gustavo Adolfo eta Valeriano. Liburu pornografikoa argitaratu zuten Borbonen aurka, gaur egun sarean (zatiak, behintzat) nahikoa erraz topa daitekeena; hemen, esaterako:

http://www.slideshare.net/e[…]nes-en-pelota-visin-general
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Hitzen maitaleentzat baztertxoa, Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'ren bloga

Erantzunak
Ez nekixan! Nere ustez ginbeleta taratulu ... Oier Gorosabel Larrañaga, 2014/09/10 15:34
Zarautzen erregina estimatua izan zela dirudi; ... Txiliku, 2014/06/10 19:55
    Ez dakit blog bat arrakasta izateko onena zer ... Trebi, 2014/06/09 21:11
Monarkikua ez naizen arren, argittasun pizkat ... Oier Gorosabel Larrañaga, 2014/06/08 15:20