Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Irigoien / Zuri eta beltzez inprimatzeko aukerak

Zuri eta beltzez inprimatzeko aukerak

irigoien 2009/05/14 10:36

Téknika digitala:

Argazkiak zuri eta beltzez inprimatzeko aukerak. 

Enborra

Argazkilaritza digitala hasi zenetik zuri eta beltzez egindako argazkilaritza beti ibili da kili-kolo.

Hasieratik sortu zen hitz madarikatu berri bat argazkilaritzan: “metaterismo”

Hitz honen erabilpenak azaltzea nahi du zuri eta beltzez egindako argazki batean agertzen diren koloreak: berdeak magentak edo urdiñak, eta gainera jakin gabe nola kontrolatu edo desagertarazi. Arazo hau nahiko konplexua da: Alde batetik, gehienetan, zuri eta beltzez inprimatzeko erabiltzen dira kolorezko tintak, eta tinta hauek nahasten dira grisak eta beltza koloreak lortzeko. Hori, teorikoki posiblea da: horrela esan du beti koloreko teoriak: nahastuko bagenitu hiru oinarrizko koloreak  beltza kolorea sortuko litzateke.

Gainera, ikusten dugu nola paper mota bakoitzak daukala bere “kolorezko perfila” paper mota bakoitzarekin lotuta, eta orduan bere erantzuna inpresio prozesuan ezberdina dela.

Eta bukatzeko, erabiltzen diren leku guztietan lanparak eta bonbillak kolor tenperatura ezberdina daukaten eta, horrexegatik koloreak ezberdin ikusten dira lanpara bakoitzaren arabera, eta horrela pasatzen da argazki zuri eta beltzez argazki imprimatutarekin: lanpara bakoitzarena arabera ikusten dira kolore ezberdinekin argazkiak.

Hau guztiaren emaitza: argazkiak ez dira ikusten benetako zuri eta beltzez eta “dominante” bat agertzen zaie: metaterismoren poderioaz. Eta dirudienez erremediorik gabe. 

Hori konpontzeko bi bideak ireki dira: 

Lehenengoa, imprimagailuaren marka guztiek hasi dira tinta beltzak edo gris batzuk ipintzen bere makinetan eta, benetan, aurrerakada dexente lortu dute. 

Bigarrena eta oso interesgarria: Badago enpresa bat behintzat (www.nuartdigital.com) tinta grisak eta beltzak, eskala guztietan eta kolorerik gabe, saltzen dituela eta horrekin lortzen da benetazko zuri eta beltzez argazki bat, papera zuri zuria izaten bada.

Arazoa da ez daudela holako tintak inprimagailu marka guztietarako eta ere ez paper mota guztietarako: Inprimagailuak  Epson markako izan behar dira (eta ez eredu guztiak) eta papera mate izan behar da.

Prozesu horri “piezography”koa deitzen diote eta tinteei “piezography k7”. 

Gauzak horrela, zalantza bat sortu zait : enpresa hori ez da Epson bera eta ez dakigu beraien artean akordio bat lortu duten ala ez. Ez balego akordio bat ez dakit zenbat denboraino edukiko genuke aukera hori.

 

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: