Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Irigoien / Lagun batek esan zidan atzo.....

Lagun batek esan zidan atzo.....

irigoien 2009/04/25 10:15
Senpajarua

 

Atzo lagun batek esan zidan ez zegoela ados nik esandakoarekin orain dela gutxi nire blogean eta “Kezkatuta nago” izendakoa idazkian. Eta gainera oso haserre zegoen nitaz pentsatzen zuelako beren kontra jo nuela artikuluan berak argazki ikastaro irakasle delako.
Begiratu eta errepasatu dut behin eta berriro nire idazkia eta ez dut lortu horri buruzko ezer aurkitu.
Nik ez dut pertsona bat aipatzen eta ere ez leku edo erakunde bat konkretuki. Nik orokorrean jorratzen dut gaia eta ez dut esan, hori ere ez, leku guztietan eta kasu guztietan nik esandakoa pasatzen denik askotan edo batzuetan pasatzen dela baizik.
Hori dela eta, nire aburuz, argi eta garbi geratzen da nire iritzia soilik dela eta horrexegatik nire blogean argitaratu dudala, beste iritzi batzuk jasotzeko ideiarekin, denon artean eztabaidatu eta, agian, adostu argazkilaritzari buruzko gai honetan eta gainera, eta ez da gutxi, euskaraz.
Beste alde batetik esan zidan, bota ninduen gainean hobeto esanda, akusazio gogor bat esaten nik nahi nuena zen goiko kasta bat goraipatu eta mantendu: goian argazkilari txundigarriak (benetako argazkilariak) eta guztiz harroputzak eta gero besteak, “foteroak” nire esandakoan gutxietsi.
Ezagutzen nautenek argi dakite nik ez dut horrelako gauzak inoiz egiten eta nire argazki bizian beti ibili naizela, Santurtzin lehenengoan eta Eibarren geroago, argazkilaritza bultzatzen, gai horri buruzko ezagutzen nuena irakasten eta azaltzen denei eta gehienetan, ia ia beti,  dohainik. Eta zergatik?  Ba, nire moduan esanda “fotero" guztiak argazkilari bihurtzeko asmoz.
Argazkilaritza beti izan da garrantzitsua niretzat eta horrexegatik kezkatzen naiz aipatutako gauzak ikusten ditudanean edo, behintzat, pentsatzen ditudanean horrelakoak direla.
Baina era berdinean denek dakite nik ez naiz izaten adeitsua inorekin eta ezerekin, eta pentsatzen dudanean gauza bat azaldu behar dela azalduko naiz arazorik gabe.Nire iritsia da, eta besterik ez.
Nire intenzioa bakarra zen goraipatu nola egin behar diren argazkiak , nire iritziz jakina,hasieratik bukaeraraino lan eder bat lortzeko.

Oharra: nik beste egunean esandakoarekin bat egiten dut berriro: orain dela bi egun egon naiz talde txiki batekin irakasten nola erabili behar den “argazki estudio” bat. Nola erabili behar den flashak, nola prestatu behar dugun argazki kamera eta abar, eta ekintza honek konfirmatu dit nik esandakoa: ez zekiten ondo, ez zeukaten sakonduta eta ez zituzten ondo ulertzen zertarako ziren diafragma, abiadura, kanpo sakontasuna eta sinkronizazio abiadura, eta  ez zekiten nola erabili diafragma bera aurreikuste argazkia lortzeko. Nik saiatu nintzen irakasten hasi hasieran guztiz beharrezkoa zela erabaki zer argazki mota, zer argazki, nahi zenuen lortu eta gero, bestea, tresnak, kimikoak edo digitalak, ondo erabili, eta horretarako oso ondo ulertu behar zela tresnak berak eta bere erabilitasuna.

Beste ohar bat: oso pozik nago nire artikulua iritzi ezberdinak jasotzen ari delako: horretarako zen, eztabaidatzeko denon artean eta mingostasunarik gabe. Eta espero dut iritzi gehiago alde edo kontra jasotzea. Nire lagunari animatu nuen horrela egiteko bere iritzia denok ezagutzeko.


Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: