Kezkatuta nago
Kezkatuta nago. Digital teknika etorri zenetik ona kezkatuta nago argazkilaritzan pasatzen ari den ikusita. |
Eta seguraski galdetuko didazue zergatik. Ez dirudi kezkatuta egon behar dela ikusi ondoren nola gero eta argazkilari gehiago dagoela, argazkilaritza punta-puntan dabilela eta gero eta argazki gehiago egiten direla. |
Erraz erantzugo dizuet: goian aipatutakoa ez delako egia gezurrik baino: Bai, gero eta argazki gehiago ateratzen dira eta baita ere gero eta jende gehiago ikusten da hemendik hara argazki makina batekin eskuetan, baina ¿benetako argazkilariak al dira? Beti izan dira argazkilariak eta “argazki egileak” eta orain, hauek izugarrizko jendetza dira. |
Beste alde batetik kezkatuta nago ere argazki ikastaroetan gertatzen denekin. Asko ikasi dugu askok argazki ikastaroetan baina oraingoetan ahazten ari zaie zertan datzan argazkilaritza, ahazten zaie azaltzen zeinek diren argazkilaritzaren funtsezko kontzeptuak eta hori bazter batean lagata jotzen da photoshoparengana batzuren aburuz dana konpontzen delako |
Orain ez da garrantzitsua argazki bat planifikatu, aurreikusi, argi egokiena bilatu , kontuz osoaz argazkia hartu, tripodea erabiliz, ispilua altxatuta dardara sahiesteko…. Orain ez da jarraitzen prozesu osoa bukatu arte aurreikusia gogoratuz hasi-hasieran nahi genuena lortzeko asmoz: orain argazkilarien asmoa galtzen da. Orain berehalakoa da garrantzitsuena eta gero…. gero ikusiko dugu nola sortarazten dugun argazki ordenadorean. Jadanik ez da inporta gure hasierako desioa, argazki irudiaren gainean diseinatzen duguna da bakarrik inporta dena eta hori, nire ustez, marrazki gainean egiten den bezala, eta noski, ezer mesprezatu gabe, hori, izatekotan, ez da argazki bat diseinu grafikoa baizik. |
¿Zer da diafragma, eta abiadura eta soro-sakontasuna, heren biko araua, edo urrezko sekzioa? ¿Zer da perspektiba, sakontasuna, edo ikuspuntua? ¿Zer da arreta puntua? ¿Zer da aurrikuspena edo gune sistema? ¿Eta grisen eskala, kolore asetasuna edo trinkotsauna arte lana sortzeko tresnak bezala ? |
Eta, akaso ikastaroan aipatuko balira dira holako gauzak ia inoiz azalduko lirateke zertarako eta nola erabili daitezke eta zeinek diren beraien oinarriak. |
Aitortu behar dut digital sistemak abantaila batzuk eman dizkie argazkilari guztiei bai benetakoei bai besteei, baina ezin da ahaztu benetako argazkilariek jarraitzen dituztela erabiltzen kontzeptu zaharrak, zaharrak bai baina ez zaharkituak, argazki bat egiteko orduan bere prozesu osotasunean: begiratu, atera, errebelatu eta azkenean kopia paperean lortu, baita ere tresna berriak erabiliz. |
Gainera kezkatuta nago ere argazki lehiaketetan sarri gertatzen den ikusita teknika aldetik balorazioa emateko orduan behintzat: askotan aurkezten dira argazki batzuk , gehienetan zuri eta beltzez, beste garaian ezin izango zutela lehen baztertzeko txanda gainditu, baina orain beraien bistako akatsak zuritzen direla argazki digitala dela esanez, eta ahazten dela behin eta berriro txarto dagoena txarto dago tresna batzuk edo besteak erabiliz. |
Beti izan den moduan argazkiak argazkilariek sortzen dituzte eta ez kamerak, ez photoshopa eta ez imprimigailua; bestea beste gauza bat da eta nik ez nuen argazkia izendatu arte honetako alde nobleen aldetik behintzat: sortze prozesua. |
ETA NIK, NIK JARRAITZEN DUT ARGAZKILARIA IZAN NAHIAN !!!!!!!!!!!!!!! |
|
Oharra: Nik jarraitzen dut kimika argazkilaritzan baina baita ere digital argazkilaritzan. Nik ez dut samintasunez oroitzen antzinako teknika argazkilaritza bera baizik |
Argi dago azken urteetan kamera digitalen laguntzaz edozein bihurtu daitekeela argazkilari. Azken finean argazkiak ateratzen badituzu argazkilaria zarela ematen du. Baina nik guzti honi larritasunik ez diot antzematen izan ere, argazkilarien artean nabarmen geratzen da zeinen erretratuek duten oinarri tekniko bat.
Garai digitalak argazkilari kopurua handitzeaz gain ezagupen teknikoak bereganatzen duten zaleak ugaritu ditu. Ezagupen teknikorik gabe fotografixak ateratzen dituztenak beti gehiago izango diren arren, poztekoa da era berean oinarriak ezagutzeko grina bereganatu duen jende kopuruak gora dijoala.
Adibide bat jartzekotan neure buruan kasua aipatuko nuke. Aurreneko erretratuak (kamera analogiko konpaktuak kontutan izan gabe) digitalean egin nituen. Ez nekien zer zen diafragma bat eta ez nuen eremu-sakontasunaz hitzik entzun ere. Eta orein ordea denboran atzera joan naizela ematen du izan ere nire argazkien ehuneko laurogeita hamarra analogikoan egiten ditut.
Honekin zera azpimarratu nahi dut: teknologia digitalak argazkilaritza etxe guztietara ailegatzea lortu dau baina baita teknika eta oinarrien ezagupenaren hedaduran lagundu ere.
Poztekoa da, ez?