Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Irigoien / PAPIROLAK

PAPIROLAK

tximino 2005/09/04 13:41

34.- PAPIROLAK

Argazkiak Goiko Argietan (High Key)

Horrela deitzen diegu argazkietan bakarrik daudenean goiko argiak, hau da zuriak eta gris leunak, VI eta IX Gune artean eta gehiagotan VII eta IX Gune artean. Kolorez Goiko argiaren téknika hau horrela ulertzen da: tonu leunak, gozoak, asetasun eta kontrasteren eza. Zuri eta beltzez dagokienez, efektu hau lortzea erreza da Gune Sistemaren teknikak jarraitzen badira: Gure errealitateren interpretazioa, gure kasuan Goiko Argietan, argazkian agertu dezan. Horretarako zera egin beharko dugu: Argia leuna, kontraste gabe, iragaziak, ñabarduratsuak... izan beharko dira Argiaren norabidea berezia izan behar da itzal gogorrak ez izateko, edo, hobeto, itzal gabeko argazkia izateko. Esposizioa beharkoa baino handiagoa izan behar da negatibo dentsoago lortzeko, eta horrekin batera, eta normalki positibatuta, argazki bat tonu zuri eta grisekin bakarrik. Negatiboa dentsoago izateagatik ez dira izango gune gardenik negatiboan bertan, eta, ondorioz, ez dira izango tonu ilunak positiboan. Errebelatua normala baino txikiago izan behar da kontrastea gutxitzeko asmoz: Ez badago gune ilunik eta kontrastea gutxitzen bada, positiboan gune zuriak eta gris leunak besterik ez dira izango. Galdera zera da: ¿Zenbat gutxiago errebelatu behar da eta zenbat gehiago argitan ipini pelikula? Pelikularen motaren arabera da, eta, jakina, errebeladorearen arabera, baina Gune Sistemaren frogak egin baditugu , hauek emango digu erantzun zuzena. Baina inoiz ez baditugu froga horiek egin, gutxi gora behera hauek izan daitezke gomendioak: Pelikula 100/21 ISO izaten bada gainesposatuko ditugu 2 diafragama ( diafragma ireki behar da 2 puntu) eta errebelatu “Arrunta” ( pelikula hori errebelatzaile horrekin) baino % 30 gutxiago errebelatuko dugu Kolorez, gainesposaketa batek argi leunak eragingo ditu eta gauza bera pastuko da tonuetan, eta, baliteke, gutxiago errebelatzea hobea izango da. Kolor diapositibetan gainesposaketarekin batera, errebelatua luzatzen bada Goiko Argitan diapositiba lortuko dugu. Beti esaten dugun bezala, kontuan eduki behar da errebelatua automatikoa izaten bada, honek saiatuko du efektua baliogabetzen eta lortuko dela bakarrik kolorezko desoreka bat.

etiketak: erretratuak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: