Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Irigoien / Aurkezpena, Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On!

Aurkezpena, Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On!

Tximino 2004/12/24 23:59


Ilargia Eibarren - Luna en Eibar

Jose Luis Irigoien naiz eta Bilbon jaio nintzen, baina urte asko Santurtzin emandakoa naiz. Herri horretan Bihotz Gaztea taldean sartu nintzen gazte-gazterik argazkilaritza munduan lanean.

Argazkilaritza lana urte askotan egin nuen aipatutako talde horretan, lehiaketa mordoxka baten parte hartuz eta sariak eskuratuz. Nere zaletasuna den hori irakasten aritutakoa naiz Bihotz Gaztea elkartearen barruan.

Handik Eibarrera nintzen bizitzera. Lehiaketak alde batera utzita argazkigintzan murgildu naiz azken urteotan zentzurik hertsienean, sarritan betiko moldeak apurtuz, gai bakarreko edota teknika bateko argazki-multzoak eginez, hainbat eta hainbat lan sortuz. Lanak alde askotan erakutsi ditut.

Argazkiak egin bitartean, Eibarko Klub Deportiboan dihardut teknika ezberdinak erakusten, talde horretako argazkilaritza sailean bait nago une honetan.

Oraintxe, 2.600 argazki baino gehiago ditut erakusketetan aurkezteko prest.

Erakusketa asko egin ditu: Barcelona (2), Madrid, Vigo (2), Logroño, Valladolid, Zaragoza, Bilbao (batzuk), Donostia (batzuk), Pamplona, Vitoria, Valenca do Miño (Portugal) (2), "Circuito Internacional en la Costa Vasca" ( Baiona, Biarritz, S. Juan de Luz, Urruñe, Bidart ), Santurtzi (batzuk), Portugalete, Sestao, Barakaldo, Eibar (batzuk), Soraluze, Arrasate, Bergara, 17 herritan Nafarroan,Tafallan, Antequeran, Cordoban, Beasainen,Ermuan eta gainera beste asko taldeka.

Jose Luis Irigoien Kolekzioak

Erakusgai ditudan kolekzioak honakoak dira:

  1. Papirolak (z/b) 84
  2. Marocco (z/b) 90
  3. "Colorvir" (batzuk) Urte ezberdinak
  4. "Urdinez erretratuak" 92
  5. Portugal (z/b) 92
  6. Bilutsiak (batzuk) (z/b) Urte ezberdinak
  7. Bilutsiak colorvir (batzuk) Urte ezberdinak
  8. "Colorvir" erretratuak (batzuk) Urte ezberdinak
  9. Yugoeslavia (z/b) 94
  10. Nafarroako Bardeak ( 2 ) z/b eta margotuak 85 y 95
  11. Paris 95
  12. Gizonezko bilutsiak(z/b) 96
  13. Gizonezko bilutsiak colorvir 97
  14. Cuba (b/n) 97
  15. Barcelona (b/n) 98
  16. Mendiak eta lainoak (z/b) 98
  17. Guggenheim colorvir 99
  18. Praga (z/b) 99-2000
  19. New York (z/b) 2000
  20. Times Square (N.Y.) Kolorez 2000
  21. Saharauien kanpalekuak (z/b) 2001
  22. Senegal (z/b) 2001
  23. Egipto (z/b) 2002
  24. Cabo Verde.2003

Gainera banakako argazki asko ditut teknika ezberdinak erabiliz, goma bikromatatua, cibacrho-me, argazki margotuak, eta abar

etiketak: erretratuak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: