. Txingorra Gasteizen, 2009ko uztailan batean
2009eko uztailaren aurrenekoan Gasteizen urte asko eta askotan gogoratzen ez den txingor zaparradarik ikaragarriena izan zen. Esaten da, eta horrelaxe da, naturaren indarraren erakusgarri bikaina izan zela. Ikusi behar sinisteko. Baina ikuskizuna izateaz gain kalteak ere nabarmenak dira. Geu ezin gara kejatu, hondatu zaigunak aparteko balio ekonomikorik ez daukalako, eta beste batzuen hileten aldian ezer ez delako, baina balio du erakusteko benetan zelako indarra izan zuen zerutik jausitako erauntsiak.
Gure terrazan lora guztiak izorratu zizkigun eta arbolak ere nahiko kolpetuak izan ziren, begi bistako zauriak egin zizkien, baina hori ez da erraza ikusten aurreko egoera erakusterik ez badago. Hasierako fotografiek, besteak beste, balio dute jausitako harriaren neurria eta kantitatea erakusteko.
Txingorra urtu zenean hauxe izan zen begi bistan gelditu gelditu zitzaiguna gure terrazaren bazter horretan:
Ondorio bitxia izan zuen ere, lurrean jotzen zuenean urteetan hautsez ilundutako losak jotako puntuetan zuritu, garbitu egin zituen, markatuta gelditu ziren jotako kolpeak, gertutik ondo ikusten da, baina urrinagotik ere bai.
Gurean sei bat lorontzi eta bi edo hiru lore-plater zeharo izorratu zizkigun, zuloak eraginda. Horrez gain zatiren batean apurtutakoak ia beste guztiak, gehienbat tiestoen ertzetan, baina oraindik erabiltzeko moduan daude.
Plastikozko jarlekuak lau nituen agerian eta hiru apurtu zizkigun, bi zuloak eginda eta hirugarrena zartatuta, hirugarren hau fotografian ez da igartzen, baina hurak ere zakarontzirako bidea egin behar izan du.
Dena, edo gehiena, batera ikusita, multzo hau osatzen da:
Ikustekoak dira ere inguruko farolak nola gelditu ziren, oso garbi bistaratzen da harriak egindako botxoak.
Gainera, eta kontutan hartzeko auzia da, abazuzak eraginda, hainbat teila jausi ziren, guk laupabost ikusi genituen gure etxe inguruan, gure terrazan bertan bat. Inor ez zuten harrapatu, jausi zenakin denak aterpean gorde zirelako, baina ez zen bromarako izango gainean jausi ezkerotik.
Kalterik haundiena, dudarik ez dago, kotxiok izan zuten. Gasteizen kalean ziren ia automobil guztiak mailatuta gelditu ziren. Markatutako autoak gure herriko paisajearen zatia izango dira hainbat urtetan. Berebil bakoitzak lau-bost-sei-zazpi botxo izan arren, pintura altxatu ez zuen momentutik, eta, ondorioz, hain deigarria ez denez, txapistara gutxik eramango dugu, segurua arrisku guztien kontra kontratatuta ez badaukagu behintzat.
Baina kristalena beste gauza bat da. Nik lehen unean kalkulatu nuen kapital dotore honen kotxeen berrogeita hamar edo ehunetik batek kristalak apurtuak zituela, eta bai, zifra nahiko gertua izan liteke, baina kontutan izanda sufrimendua ez zela berdina izan herri osoan, ipar mendebaldean jo zuen gogorren (Zabalgana eta Lakua auzoetan), eta hego eguzkialdean gutxien (Olarizu aldian) eta hor ere Kristorena izan zen. Fotografiak ateratzeko ez nuen asko ibili beharrik izan, hiru atera ditut erretratuetan, bat nire aparkalekuaren alboko plaza batekoa da, eta beste biak etxetik irten eta hiruren metro baino gutxiagoko osteratxo batean ikusitakoak. Ezin izango naiz kejatu, nirearen beirek osorik iraun zuten.
Halako jasak landetan, soroetan, baserri alderdietan ikusi ohi ditugu telebistetan, honek berriz inguru zehatz urbanoan jo zuen, eta hori dela eta, zuzenean ikusi genuenok askoz gehiago izan ginen, eta sortutako kalteak bestelakoak, patatak, esparraguak-eta izorratu beharrean, pertsianak eta kotxeak izan ziren goiko triskantza jaso zutenak.