Lisboa 5: San Jorje gaztelua
San Jorje gaztelua Lisboako albo batean dago. Toki askotan daude halako erdi aroko babestoki militarrak eta beharbada horregatik ez da hainbeste entzuten Lisboako edertasunen artean, baina neri denak edo gustatzen zaizkit. Enda, hau nola ez.
Lehendabiziko erretatu hau bailadaren beste aldean dagoen eta lehenago bisitatu genuen Carmoko komentutik dago aterata. Garbi dago, horrelaxe ikusita norbere kautan derrigor esan behar: “hara sin falta”.
Barruan gaudela ia ez dago aterpean egoteko eraikinak, gehienbat harresiak ditugu eta bertatik Lisboa herria ederto baina ederto ikusi liteke.
Eta herriaz gain, jakina, Tajo erreka zabala:
Bastante jende, bastante turista, dabil han hara eta hona. Ondo atonduta dago eta ez dago problemarik ez umeekin ez elbarrituekin ibiltzeko.
Paseada ona egin liteke bertako erronda ibilbidetik.
Ezin dut ziurtatu gaztelua inoiz hondatuta egon eta gero berritu egin dutenik baina logikoa dirudi, halako etxeak askotan pasatu dituzte ahazturazko uneak. Hala bada benetan ondo zaharberritu dute, igarri ere ez da igartzen.
Gazteluak gustoko dituzu? Ba hau ere gogoko izango duzu.
Epa, Imanol! Oraintxe ikusi ditut argazki hauek. Ez dut Lisboa ezagutzen, baina ezagutzeko gogoa ematen du. Ondo segi