Lisboa 4: Jeronimoen monasterioa
Belémgo dorretik gertu dugu Jeronimoen monasterioa, gainera hiriko autobusek bertan daukate geltoki bat, monasterioaren aurrean dagoen parke zabal batean, eta erraza da bertaratzea.
Hasteko, hannnndia da. Luzeraz ze izan liteke, ehun metro, berrehun, hirurehun? Ez dakit, baina asko, eta horregatik gelak ere nahikotxo dituelako hainbat museo gordetzen dira bere aretoetan, hiru bat. Denbora bagenuen baina ez hainbeste, eta justu monasterioa ikusten nahikoa generitzan.
Bai Belémgo dorrea, bai monasterioa, Manuelino estilokoa deritze, gotikoa, bai, baina zeozer berezia, ez dakit nola azaldu, oso argia?
Ataria ederra da, baina ez da jende gehiena erakartzen duena.
Barrukaldea berriz zoragarria da. Eliz asko ikusi dut, baina, benetan, hau izan liteke ikusi dudan harrigarriena, aho zabalik gelditzen zara. Alde batetik oso zuria da, oso altua, eta argitasuna mordoa sartzen da. Fotografiak ondo ateratzen dira flash barik. Gure umeak normalean ez die aparteko kasurik egiten elizei, baina honetan bai gelditu zen bigira pentsakor.
Eliza ikustea doan da, baina klaustroaren bi pisuetan sartzeko ordaindu egin behar, merezi du dena dela. Ikutu berekoa da, oso handia, oso zuria, oso garbia. Gainera, seguruenean pagatu beharreko apur horrengatik, dezente jende gutxiago dago eta lasaiago gabiltza hara eta hona, lehenengo pisutik barruko berdegunera, gero gora, han fotografiak alderdi batetik eta bestetik. Oso ondo.