Le procès Colonna / Tignous, Paganelli; eta Le dossier corse / Lacombe, Gambini, Colombani
trebi
2009/01/24 00:54
. Korsikako politika giroari lotutako komiki bi irakurri dittut. Hona hemen horietaz kontatzen dudana:
Korsikan egon ginanian hango arazo politikoen gaineko liburuak bilatzen ahalegindu nintzan. Ez zan erraza, ez neban aukerarik izan liburudenda handitxo batera joateko eta egon nintzen txikisamarretan ez zeuan ezer. Ikusten neban aldizkari-prentsa-liburu denda guztietan sartu nintzan. Azkenian liburu bi erosi nittun, bixak komikiak.
Bat Le dossier corse zan. Marrazki infantiloidez -nolabaitt deskribatzeagattik- baina edukiz helduentzako. Alde batetik sinple samarra izan leike baina bestetik hainbat arlo jorratzen dittu.
Bestia Le procès Colonna da. Korsika autu politikoaz gutxiago berba egitten dau, kontu bakar batez dihardu: Ivan Colonna "talde armatu independentista" baten kide bati egin zetsen epaiketa. Azalpen politikoengattik nik ez netsan bestelako baliorik emongo, baina literatura aldetik oso ondo dago. Erosi nebanian Colonna horren aldeko propaganda izango zala pentsau neban, baina ez, ez da hori.
Prozesuan kronika da. Marrazkilarixa eta idazlia epaiketan bertan egon ziran eta gertaera eta partehartzaile guztien edo marrazkiak egin zittuezen, eta bertan pasatu zana kontatzen dabe, aseptikoki itxuraz. 120 orrialde eta letra asko komiki bat izateko, ez da pasadatxo batean bukatzen dan horretako bat.
Epaiketan zer pasatzen da eta nola bukatzen da? Ez dotzuet kontauko ;-) Baina irakurri gura badozue (frantsesez of course), merezi dau, eta ikusitta "hemen" inguruan lortzia ez dala hain erraza, bidalikotsuek eskatzen badestazue.