Kearen truke, Aritz Gorrotxategi-rena
Polizi eleberria, klasikoa, baina nire gustorako nahiko light, biguna. Gertaeren haria nahiko burutsua iruditu zait: ba omen da Axularren Geroren bigarren zati honezkero ezezagun bat, hilketa bat gertatu da harekin loturik, eta haren peskizan doaz protagonista eta haren ingurukoak. Katramila ondo lotuta doa eta bukaera ere txukun asmatutakoa, baina dena dela, eta osorik eta interesez irakurtzen bada, eskastxu gelditzen da. Bai baina ez, nerbio falta edo. Bete-bete ez gaitu bete.