Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite / "Gerezi denbora", Inazio Mujika Iraola-rena,

"Gerezi denbora", Inazio Mujika Iraola-rena,

trebi 2010/07/18 00:32
"Gerezi denbora", Inazio Mujika Iraola-rena, Alberdaniak aterata, lehen edizioa 1999an, zazpigarrena 2004an.

            Nik hartutako alean ordurako zazpi edizio izan dituela dio. Jesus! euskal eleberri batek zazpi edizio (gutxienez), eta nik ezta ezagutu ere! Bistan da ez naizela aditua. Horretara, irakurle, badakizu zelako gutxi balio duten nire eritziek.

            Irasizabal-en “Gu bezelako heroiak” bukatutakoan átoan hasi naiz honekin. Gustora hasieran, gustorago gero eta guztiz harrapatuta bukaera alderako. Igartzen da oporretan nagoela. Nobelaren erdian nengoela, bazkaloste bat, andrea etxean ez, umeek irtetzeko gogorik ez eta nik digestio astun-astuna. Eta inork ez badu kalera joan nahi ba nik gutxiago. Zahartzen noala izango da. Arratsalde bat nire kabuz etxean pasa? Kontatzerakoan esku baten atzaparretatik erdia sobran ditut.

            Eta horixe egin dut segi, eta segi, eta segi, amaitu arte, afaltzeko ordua zenean eta andrea helduta zela.

            Arratsaldia ondo pasatu dudan? Bai. Gerran girotua, errepublikarren arteko saltsa eta areriotasunetan oinarrituta... "Gerezi denbora" hori, oso oparoa baina oso laburra. Egileak tragedia ikutu baino, abentura nobela lez planteatu du liburua, batez ere eman dion bukaerarengatik. Baina, hala ere, hala ere, ederra honekin egin dudan “nobela betekada”.

            Ehun eta sei orri eleberri honek. Eta nire ustez, bere puntuan, bere momentuan bukatutakoa. 2004ra arte zazpi edizio izan dituela? Sinistekoa, merezi duelako.

 

Gerezi denbora-Inazio Mujika Iraola

Amaia
Amaia dio:
2010/12/14 21:22

Komedia gisa irakurri nuen liburua bere garaian. Gertaera historiko batzuk benetakoan diren arren, surrealista iruditzen zait anarkistek eta apaizek duten harremana. Obrak duen tonu ironikoa garbia da eta tesia ere bai: gerraren absurdua. Hala ere, esan bezala, artzapezpikuaren (egiazki Remigio Gandarias y Gorrotxategi izenekoa) eta anarkisten arteko harremanak esperantzarako ateak irekitzeko balio dezake agian (edo 36ko gerran mota honetako salbuespenak izan zirela gogoratzeko apika), baina niri ez zait sinesgarri egin.

Egia da, ordea, oso erraz eta azkar irakurtzen dela eleberria (edo ipuin luzea), hori ez dut ukatzen. Halaber, gerrari buruzko eta anarkistak eta apaizak protagonistatzat dituzten narrazioak gutxi direla kontuan hartuta, euskal literaturaren historian sartzeko modukoa da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.