Gasteizko jaiak 1: Prado parkea
Prado parkea umeen bilduleku nagusietako bat da Gasteizko jaietan. Bai goizez, bai arratsaldez zabaldu egiten dute, eguerdian itxita, eta edadeka dago antolatuta, jolas batzuk 5 urte arteko haurrentzat beste batzuk 6 eta 8? urte bitartean, beste batzutan helduagoek parte hartu lezakete...
Hobe izaten da festetako azken egunetan joatea, hasierakoetan bete-beteta egoten delako, eta hala eta guztiz, aurtengo 2009an azken egunean ere nahiko jende zegoen.
Jolas gehienetan sartzeko itxoin behar izaten da, egunen arabera gehiago edo gutxiago, baina konprobatuta dago, umeok interesa badute benetan, bost ardura die. Txintxo-txintxo egongo dira bere tokia beste umeen kontra indar eta ardura guztiz defenditzen.
Jolasak, gaztelu puzkarriak, edadeka antolatuta daudenez, badago problema bat: zurekin doazen umeak adin diferentekoak badira ea nola moldatzen zaren!! Beharbada bat-batzuk guraso batekin eta bestea-besteak bestearekin, baina hala eta guztiz neketsua.
Onena? Beste guraso lagun batzuekin elkartzea, eta umeak euretara daudela aita-amak ere beren kasa ibili litezke, patxara tarte bat.
Hemen ikuspegi jeneral batzuk, bai fotografietan bai bideoetan:
Eta hemen jolas zehatz batzuk, gertutik aterata:ume txikienentzako salto egiteko gazteluak, eta tren galaktikoa (Jesus!, tren galaktikoa! jolas izarretako bat!):
Zuriz ikusten diren horiek bertan urte osoan dauden bertako egurrezko zabuak eta txabolak eta dira:
Parrapas edo txirrista handi bat, beste batzuen artean:
Tigre erraldoia. Uauuuuu! Gargantua baten antzera baina puzgarria:
Eta salto egitekoa, arnes batzuk jantzita. Hau ume koskortuentzako:
Bola jaurtitzailea. Ume pare bat beste pare baten kontra tiroak botatzen. Bai, hobek inork ez badaki, baina zelako ondo pasatzen duten!