Fatum / Jon Arretxe
Imanol Trebiño
2009/01/13 13:08
. Lisboa, gizajoak, galtzaileak, zoritxarrekoak, eleberri beltza izan behar dena.
Ostera be Jon Arretxerekin. Bere liburuetan bere helbide elektronikoa agertzen da eta bere aurreko liburuari egin netsan kritikatxoa berari be bialdu netsan, eta berak erantzun, beste batzuk komentatuz.
Orain Fatum leitu dot. Bere estiloakin segitzen dau Arretxe: liburuak 150 orrialde ingurukoak eta kapituluak motz samarrak. Nire irakurketa moduangatik oso ondo etortzen jata kapituluak luzera horretakuak izatea, eta liburuak lodiera horretakoak... ba ez dakit, ze ni printzipioz errazago animatzen naiz liburu labur batekin luze batekin baino, baina oinguan be, lehengo liburuan legez, motz geratu jata, gehixagon zain.
Fatum Lisboan gertatzen da, hilketa batzuk, polizi ustelak, jonkiak, prostitutak... nobela beltza nahiko klasikoa, eta Lisboan gertatziana ez da kontu nimiñoa, liburua Lisboako zati baten (alderdi zaharran?) deskripziño txukuna da eta ixa bidai liburua dirudi, ez nagoelako Lisboan baina ostian gogua emoten dau liburua hartu eta aitatzen diran kaleak liburua segiduz bisitatzeko. Seguru bisita polita egin zeikeala.
Zertan ikusi dot eskas nobelatxo hau? Tira, ikerketaren muina nahiko ahula da, nola deskubritzen dau polizia ohiak "pastela"? Ba besterik gabe, halako baten, batek esaten detsalako. Joe, holaxe nik be bai ;-) Aurreko nobelan be antzekua pasatzen zan, pistaren atzeko lau burutazio haririk ez zeuan. Errazegi topatu. Esango detsat Jontxuri.
Merezi dau liburua leitzea? Bai, hasieratik bukaeraraino gustora leitzen dalako. Lastima Lisboan ez egotia.
Aupa, Trebi, azkenian! Ondo etorri ziberespaziora! Ixil-ixilian zabaldu dozu! osasunakin urratu! Jarraittuko detsut. Ikkusiko dozu eranztunak zelako ilusiñua egitten daben. Laztan bat