Euzkadi merezi zuten, Koldo Izagirrek idatzia
Euzkadi merezi zuten, Koldo Izagirrek idatzia, Susak 2009an aterata.
Aurten edizio berria atera dutela, hirugarrena, kritika onak entzun nituen; titulua ere deigarria zen... ba besterik ez genuen behar eta jiratu nuen.
Nobela motza da, 104 orri letra handi samarraz. Hasieran latza, euskararengaitik batez ere, azken aldian izan dudan berba ezezagun metarik potoloena. Gaur egun nobela bat hartzen dudanean ez dut hiztegia aldian izaten, ez, edo gustora leitzen da edo ez, testuinguruarengatik aditzen da edo paso, besterik ez. Eta aurrerago, momentu batetik aurrera, hiztegia hain sufritua ez dela deritzazu, baina igual dio, aditu barik segitzen duzu, estrukturarengatik edo batek daki zergatik. Kontua da eleberria bukatzen duzula, eta bukatzen duzu laburra delako eta “falta denarengatik amaituko dugu” esaten duzulako, eta berdin segitzen duzu, amaitu eta ni behintzat ez naiz ezertaz enteratu, baina ezertaz ez. Eta ez dut bigarrenez irakurriko ea orain mami pixkat ateratzen diodan, ez, hartu nuen liburutegira bueltatu eta ez dut testu horrekin ezer jakin nahi. Ea hurrengoarekin sorte gehiago dudan, ze berdina tokatzen bazait...