Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite / Elurra gauez Arriagako parkean

Elurra gauez Arriagako parkean

trebi 2010/01/10 19:14
Elurra jausten dela, gaua hiru bat ordu da heldu dela, eta Arriagako parkean gaudela. Gainontzekoa kamarak egiten du.

 

            Tirria hartu diogu fotografiak ateratzeari gero blogean jartzeko eta elurra zela ikusita kamara hartuta joan ginen lanera. Ez genuen ganorazko ezer lortu baina bueltatzean, gauez zela, elurra orduantxe jausten ari zela eta Arriagako parketik igarotzen ginela, kamara gauerako moduan jarri eta aprobetxatu genuen ea nola geldituko ziren ikusteko. Etxean begiratzean pozik gelditu ginen, estetika aldetik bazeukaten bere interesa.

            Gehienetan blog honetan alderdi dokumentalari erreparatzen badiogu, zer dagoen azaltzeari, baina oraingoan lehentasuna edertasunari jarriko diogu, erretratu politak dira eta.

            Aurreneko hirurak Arriagako parkean daude aterata:

 

Arriagako Parkea-1 

 

Arriagako Parkea-2 

 

Arriagako Parkea-3

 

              Hau laugarren hau Forondako Etorbidekoa da. Bertan badago inoiz trenbidearentzako zubia izan zen estruktura bat, orain, aspaldi, hara eramana gauza bitxi legez, inguru hori edertu asmo hutsaz. Beti eritzi izan diot benetan aproposa.

 

Forondako Etorbidea

 

             Eta Euskaltzaindia plazan bukatuko dugu, bertan bada eskultura bat, konkurtso batean irabazle suertatu zena, printzipioz ura bota behar zuena baina auzokoak busti eta amorrarazten ei zituena eta betiko agorra egin diena. 2010 honen bukaera alderako plaza horretan Gasteizko auditoriuma altxatzen hasiko dira eta eskultura hori kendu egingo dute. Beste nonora eroateko? Ez dakigu.

 

Euskaltzaindia Plaza-1

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.