Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite / "Coca-cola Erdi Aroan", Migel Angel Mintegik idatzia

"Coca-cola Erdi Aroan", Migel Angel Mintegik idatzia

trebi 2010/02/21 23:34
“Coca-cola Erdi Aroan”, Migel Angel Mintegi Larraza, bizkaieraz Sabin Barruetabeña, Ibazabal argitaletxea, 1999 urtea, 156 orrialde.

 

              Ibaizabal argitaletxeak benetan lan dotorea eta merituduna egiten dihardu ahal dena bizkaieraz argitaratuz. Esan egin behar da, literaturan batua da nagusi eta euskalkiak zokoratuak gelditu dira. Batua bultzatuz, batua bultzatuz, bizkaieraz egin dena, nagusientzako arloan batez ere, eskasa izan da eta beharbada molde zaharrei lotua. Errua ez da beste inorena, bizkaieraz idatzi ez dutenena baino.

              Ume eta gazteontzako titulu gehiago dugu, edadeka edo sail diferentetan banatuta. Gaur eskutartean darabilguna, Ekin sailekoa, gaztetxoentzako dago pentsatuta. Jatorrizkoa, Migel Angel Mintegik egin zuena, batuaz egin zen, eta gero, bizkaierara Sabin Barruetabeñak aldatu du.

               Berbeta aldetik ez dago arazorik, bizkaieraz bai baina grafia guztiz homogeneizatuta. Inongo euskaldun alfabetatuk errez-errez adituko luke, ostiangoak aitzakiak.

              Eta zer kontatzen da? Abentura liburua da, Ataun-Beasain inguruan banderizo gerren sasoian kokatua. Gaur egungo mutil pare bat denboran atzera egin eta orduantxe agertzen da, jazartzen diete, askatzen dira, neska askatu, ihes egin, burrukak... Ba horixe, ondo pasatzeko aproposa, gazteok eta ez hain gazteok, bestelako asmo barikan. Egon behar da ere halako literatura mota euskaraz. Gazteentzako pentsatuta dago eta bere helburua ondo betetzen du, esanda dago.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.