Arriagako parkea (I)
. Arriagako parkea Gasteizko hiri barruko parkerik handiena da, besteak baino zati handiagoa, 600 metro luze eta 300 metro zabal.
Hirian barruan egon arren erdialdian ez dagoenez ez da lar bisitatua eta gehienbat auzokoak erabiltzen dute. Luxu hutsa da. Gehienbat zelaiak -lasai bertatik paseatzeko nahiz etzateko-, zuhaitzez eta barruko paseoz dago osatua. Horrez gain umeentzako jolastoki aparte bi, bolatokia, petankan egiteko lautadia, anfiteatro moduko bat, lakutxo bat... Hainbat interesgune bereziak bere homogeneitatea apurtzen dutenak eta hainbat erabilera izateko beta ematen dutenak.
. Azkenengo urteetan parkearen albo batean Gasteizko "geltoki intermodala", hainbat komunikabideentzako geltoki bateratua, egiteko proiektua sortu da eta hikamikarik ere badago horren kontura, ezinbestean. Hasiera batean geltokiaz gain, hotela eta ofizinak egin gura zituzten, krisiarekin geltokia bai baina hotela eta ofizinarik ez, inork ez duelako horretan sartu nahi. Krisiak, ikusten denez, mesede egin die kontra daudenei. Oraingoz, dena dela, ez daude pakean, oraingo proiektuaren zabalera zer izango da, aiuntamentuak dioena? ziur gehiago ezetz?
. Dena dela, parke ederra da eta izango da. Fotografiak egiten nahiko ale eder atera zaizkit, paraje diferenteak jasoz. Denak batera eman beharretan bi txandatan eskainiko ditugu, dena batera ematea neketsua izan daitekeelako, hobe delako arretaz eta lasai ikustea.
1. Sarrera Forondako Atea kaletik:
2. Lakutxoaren irudiak:
3. Gehienbat ikusten dena: zelaiak, zuhaitz tantanak, ibilbideak eta jendea inguruaz gozatzen:
4. Umeentzako jolastoki nagusia. Bi daude, hau handiena eta erabiliena, auzoko umeak, gurako eta aitita-amamak elkartzeko toki bat. Hainbat irudi:
5. Atzera be parkearen ohiko irudia: zuhaitzak, zelaiak, eta txoko diferenteak:
6. Arriago ermita, baseliz berria. Sasoi batean hemen zegoen San Juan Arriaga ermita, non Arabako foruak zin egiten ziren:
7. Eta beste txoko polit bat, halako askotxo dagoen arteko beste bat: